Gizartea -

Errege Kopako istiluak

Aburto: "Poliziak indarrarekin jardun izana, agian, okerragoa izango zatekeen"

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak poliziak larunbateko istiluetan izandako jarrera babestu du.

Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea. Irudia: EITB Media
Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea
Aburto: "Poliziak indarrez jardun balu, agian okerragoa izango zatekeen"

1:22

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, joan den larunbatean Bilboko Poza Lizentziatuaren kalean Errege Kopako finala zela eta izandako istiluak arbuiatu ditu Juan Mari Aburto Bilboko alkateak. Era berean, poliziaren jarrera babestu du, bere hitzetan, zuhurra izan zena: "Polizia kontzentrazio hori desegitera indarrarekin sartu izanak, hain espazio txikian, agian, emaitza txarragoa izango zukeen".

Alkateak azaldu duenez, hiriburuko kaleetan polizia-dispositiboa indartu zuten larunbatean eta igandean. Datorren apirilaren 17an Barçaren aurka jokatuko den finalari begira, herritarren jarrera egokia izatea espero du. Hala ere, Errege Kopako bigarren finalari begira polizia dispositibo bat jarriko du martxan Udalak.

Asier Illarramendi Realeko kapitainak Asier Villalibre imitatuz egindako keinuaz galdetuta, Aburto haserre agertu da eta "itsusia" dela esan du.

Birusaren bilakaerari dagokionez, alkateak ez du baztertzen Bilbok 100.000 biztanleko 400 kasuren intzidentzia-tasa gainditzea datozen egunetan. Egoerak lehenbailehen hobera egitea espero du, gehien kaltetutako sektoreetan, hala nola ostalaritzan eta merkataritzan, ondorioak denboran zabal ez daitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Ertzaintza 2024ko Errege Kopa Bizkaiko albisteak EAJ Albisteak Gaur Eguneko albisteak