Gizartea -

KORONABIRUSA

Nafarroan covid-19 kasuen kopurua egonkor dago, 177 positibo berrirekin

Zortzi egun daramatza jarraian 150eko langaren gainetik. Positibo tasa, berriz, % 8,2raino jaitsi da.

Iruñea. Argazkia: EFE
Iruñea
Iruñea. Argazkia: EFE

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan 177 positibo berri atzeman dituzte azken 24 orduetan, bezperan baino hiru gehiago. Gauzak horrela, azken zortzi egunetan kasu berrien kopurua 150etik gorakoa izan da, egunero.

Foru Gobernuak emandako datuen arabera, azken egunean 2.144 proba diagnostiko (PCR eta antigeno test) egin dira, eta positibo tasa % 8,2raino jaitsi da.

Herriz herri, Cadreitako 12 kasuak nabarmentzen dira, baita Lodosako eta Iruñeko Arrotxapea eta Donibane auzoetako 10 kasuak ere. Burlatako, Tuterako Ekialdeko eta Atarrabiako auzoetan bederatzi kasu atzeman dituzte.

Ospitaleen egoerari dagokionez, Osasunbideak jakinarazi duenez, atzo 165 pertsona zeuden ospitalean covid-19agatik edo covid-19arekin (igandean baino 15 gehiago), eta horietako 25 Zainketa Intentsiboen Unitatean (bat gehiago) eta 14 etxeko ospitaleratzean (bezperan bezalaxe). Gainerakoak, 126 gaixo, plantan daude (igandean baino 14 gehiago).

Itxiera perimetrala Arguedasen

Nafarroako Gobernuak Arguedas udalerria perimetralki ixtea agindu du, kutsatzeen gorakada eteteko. 2.300 biztanle inguru dituen udalerriak ia 2.810eko intzidentzia-tasa metatua du azken 14 egunetan 100.000 biztanleko.

Itxiera perimetrala gauerditik dago indarrean, eta gutxienez bi aste iraungo du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Nafarroa Tutera albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Lodosa albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Zientzia albisteak Osasunari buruzko albisteak Medikuak Lizarra Altsasu Erizaintza Sendagaiak Txertoak albisteak Antsoain Nafarroako Ospitale Gunea COVID olatu berria Osasunbidea gaur