Gizartea -
KORONABIRUSA
Rafael Bengoa: "Txertaketa kanpainak ez du laugarren olatua geldituko"
Aste Santuko "murrizketa laxoak" deitoratu ditu Osasun politiketako nazioarteko aholkulariak. Ondorioa "ez da olatutxo bat izango, baina ezta tsunami bat ere", adierazi du.
EITB MEDIA
Rafael Bengoa Osasun politiketako nazioarteko aholkulari eta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak Radio Euskadiko 'Boulevard informativo' saioan adierazi duenez, "apirila txertaketaren eta laugarren olatuaren hilabetea izango da". Bengoaren ustez, "murrizketak oso malguak izan dira beste herrialde batzuekin alderatuta".
"Txertaketa olatuak oraindik ez du eraginik izan transmisioan", adierazi du Bengoak, Aste Santua "gertaera oso kutsatzailea, baina ez Gabonak bezainbestekoa" izan da. Bengoaren arabera, txertaketa kanpainak ez du laugarren olatua geldiaraziko: "Ez da olatutxo bat izango, ezta tsunami bat ere". "Orain denok espero ditugu Aste Santuaren ondorioak, murrizketa erdira jokatu ostean: atzetik goaz", adierazi du Bengoak.
"Gauzak serio eginez eta txertaketa azkartuz uda hau salba daiteke oraindik". Hala ere, Bengoak adierazi duenez, "txertaketa ez da nahikoa transmisioa murrizteko, baina hilkortasunaren murrizketa ikusiko dugu". Bengoaren ustez, arazoa "lasaitasun gehiago" egongo dela da heriotza kopurua jaisten ari dela ikustean. "Hilabete eta erdiz, bi hilabetez, nork bere buruari gehiago eskatzen badio, edo administrazioak aurrea hartzen badu, % 50-60ko immunitatea lortuko dugu, uda normalago batean pentsatuz". Baldintzak betetzen badira, "udazkenean normaltasunera itzuliko gara", nabarmendu du Bengoak.
Rafael Bengoaren ustez, "murrizketak azpimarratzen jarraitu behar dugu hilabete edo hilabete eta erdi". Neurri horien artean tabernen barrualdea ixtearen garrantzia azpimarratu du: "Ez nuke udal logika batera mugatuko, beti atzetik baikaude". "Batek jarera lasaia badu eta gogor jotzen ez badio, birusa beti agertzen da, guardia jaitsi bezain laster nagusitu egiten da".
"Europak gaizki negoziatu ditu txertoak", esan du Rafael Bengoak: "Oso poliki ari gara txertatzen". Bestalde, Johnson & Johnsonen dosi bakarreko txertoaren garrantzia azpimarratu du: "Bizitza asko errazten die txertoa planifikatu behar dutenei eta, gainera, dezente etorriko dira".