Gizartea -

KORONABIRUSA

23 dira jada Segurako egoitzan detektatutako positiboak, guztiak sintomarik gabekoak

Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenez, kutsatu guztiek aurretik txertoa jasota zuten.

Segurako (Gipuzkoa) San Juan egoitza. EITBren bideo batetik ateratako irudia.
Segurako (Gipuzkoa) San Juan egoitza
Segurako (Gipuzkoa) San Juan egoitza. EITBren bideo batetik ateratako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurako (Gipuzkoa) San Juan egoitzan izandako covid-19aren agerraldian 23 positibo zenbatu dituzte, guztiak sintomarik gabekoak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, kutsatu guztiek txertoa jasota zuten eta ez dute sintomarik.

Egoitzan egindako baheketa batean detektatu zen agerraldia, zentroko langile batek positibo eman ondoren.

Positibo eman duten 23 pertsona horietako 22 Eibarko Ospitalera eraman dituzte, beste inor kutsa ez dadin, sintomarik ez izan arren.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Adinekoentzako egoitzak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Anbulatorioak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Adinekoak gaur