Gizartea -

KORONABIRUSA

EAEko ostalariek helegitea jarri dute tabernen barruan kontsumitzeko debekuaren aurka

Bizkaiko elkarteko kudeatzailearen arabera, ostalariek "ez dute neurria ulertzen", ez baitute inongo txostenik edo azterketarik aurkeztu.

Donostiako taberna baten barrualdea. EFEren artxiboko argazkia.
EAEko ostalariek helegitea jarri dute tabernen barruan kontsumitzeko debekuaren aurka
Donostiako taberna baten barrualdea. EFEren artxiboko argazkia.

EITB MEDIA | AGENCIAS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ostalariek astelehen honetan aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren aurkako helegitea; izan ere, hartutako azken neurriek tabernen barruan kontsumitzeko ordutegia murrizten dute, 06:30etik 09:30era eta 13:00etik 16:30era.

Hector Sanchez Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko gerenteak baieztatu duenez, gaur goizean aurkeztu dute neurri horren aurkako helegitea. Horien ustez, neurria ez da bidezkoa.

Neurriaren arabera, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 400 kasu baino gehiago pilatzen dituzten udalerrietan, ostalaritza-establezimenduek murriztu egin behar dute barruan kontsumitzeko ordutegia.

Udalerri horietako lokalek terrazetan orain arte bezala eskaini ditzakete zerbitzuak, lurraldeko gainerako lekuetan bezala, hau da,  06:00etatik 20:00etara, baina barruko ordutegia 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era mugatu behar dute.

Bizkaiko elkarteko kudeatzailearen arabera, ostalariek "ez dute neurria ulertzen", eta ez dute araua onartzeko "txostenik edo azterketarik aurkeztu".

Bere ustez, "sektorearentzat beste golpe latz bat da hau"; izan ere, badira zenbait establezimendu, duten ezaugarriak kontutan hartuta, ezin izango dutenak zerbitzurik eskaini, izan terrazarik ez dutelako edo gosari edo bazkariak ematen ez dituztelako. Horientzat, itxiera berri bat dela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Zientzia berriak Medikuntza albisteak Sendagileen albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizaintza gaur Botikak albisteak Ostalaritza Euskadin Txertoak Donostia Unibertsitate Ospitalea Arabako Unibertsitate Ospitalea COVID fokuak Galdakao-Usansolo Ospitalea albisteak Lehen Arretako zentroak