Gizartea -

KORONABIRUSA

Pandemiaren egoera oso kezkagarria dela uste du Sagarduik

Horri, AstraZenecaren eta Janssenen txertoen inguruko ondorio "kaltegarriek" sortutako zalantzak gehitu behar zaizkio, sailburuaren esanetan.

Gotzone Sagardui Osasun sailburua Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Gotzone Sagardui Osasun sailburua Legebiltzarrean.
Gotzone Sagardui Osasun sailburua Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ohartarazi duenez, kutsatzeek gorantz egiten jarraitzen dute Euskadin, 1003 kutsatze berri izan baitira astearte honetan, eta egoera "oso kezkagarria" dela aitortu du. Gainera, AstraZenecaren eta Jansenen txertoei lotutako ondorio "kaltegarriek" sortutako zalantzak gehitu behar zaizkio egoera latzari.

Pandemiaren egoeraren berri emateko Eusko Legebiltzarrean astero egiten duen agerraldian, azken egunetan kutsatzeen erritmoa areagotu egin dela onartu du. Atzo 1.003 kutsatze berri izan zirela eta 100.000 biztanleko 437 kasu baino gehiago atzeman zirela gogorarazi ostean, egoera "oso kezkagarria" dela ohartarazi du.

AstraZenecaren eta Janssenen inguruko "zalantzek kezkatzen" dute

Sailburua "kezkatuta" dago "AstraZenecaren eta Janssenen txertoek sortzen duten zalantzengatik, eta sendagai bat "milioika laguni" ematen zaienean horrelako erreakzioak egotea "ohikoa" dela esan du.

Bere ustez, txerto bat masiboki ematen denean, pertsona bakoitzak dituen aurrekariak eta osasun-egoerak oso desberdinak dira eta, horiek ezagutzea eta aurreikustea ezinezkoa dela azaldu du.

Janssenen txertoei dagokionez, oraindik EAEn ez dira ematen hasi; izan ere, Johnson & Johnsonek atzo iragarri zuen txerto horren banaketa bertan behera geratuko zela Europan, AEBko agintariek bertan behera utzi ostean, hainbat kasu "arraroengatik eta larriengatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Osasun albisteak gaur Sendagileen albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako ospitalea Erizaintza gaur Sendagaiak albisteak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa olatu berria Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Anbulatorioak albisteak