Gizartea -
Indarkeria matxista
Manresan eraildako emakumea indarkeria matxistaren biktima dela berretsi dute
Ustezko hiltzailea, biktimaren bikotekide ohia, atxilotuta dago.
EITB Media | Agentziak
Berdintasun Ministerioak berretsi du asteazkenean Manresan (Bartzelona) eraildako emakumea indarkeria matxistaren biktima dela. Biktimaren bikotekide ohia atxilotu egin dute, 34 urteko emakumea hiltzea egotzita.
Biktimaren gorpua asteazkenean, apirilaren 14an, Manresako pisu batean aurkitu dute Esquadra Mossoek, "indarkeria zantzu argiekin". Gero, emakumearen bikotekide ohia atxilotu dute hilketaren ustezko egile gisa. Berdintasun Ministerioak argitu duenez, atxilotuak ez zuen salaketarik.
Aurten Estatu espainiarrean jazotako seigarren hilketa matxista da Manresako emakumearena eta halako erailketak zenbatzen direnetik (2003), ostera, 1.084.ena.