Gizartea -

Hilketa matxista

Gizon batek emakume bat hil du Biarritzen

Lehendabiziko datuen arabera, gizonak eskopeta batekin tiro eginda hil du bikotekidea, eta ondoren bere buruaz beste egin du. Bien hilotzak etxean topatu dituzte.

Biarritzen izan da hilketa. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Biarritzeko seinalizazio kartela.
Gizon batek emakume bat hil du Biarritzen

1:01

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek emaztea hil du Biarritzen (Lapurdi), eta ondoren honek bere buruaz beste egin du, Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak Euskadi Irratiari baieztatu dionez.

Iturrion arabera, suhiltzaileek emakumearen gorpua topatu dute bart Agilera auzoko etxebizitza batean, ondoan gizonarena zuela. Biktimak 75 urte zituen eta erasotzaileak 77.

France Bleu Pays Basque irratiak jakinarazi duenez, gizonak eskopeta batekin tiroz jota hil zuen emaztea eta jarraian bere buruaz beste egin zuen. Etxean gutun bat aurkitu dute, baina ez dute bertan esaten dena zabaldu.

Ikerketak aurrera segitzen du eta datozen orduetan egingo diete autopsia bi hilotzei.

Aurten Euskal Herrian izandako hirugarren hilketa matxista da honakoa. Urtarrilaren 1ean Aintzane Pujana hil zuten Aizarnazabalen (Gipuzkoa), eta otsailaren 12an gizon batek emakume bat hil zuen Sestaon (Bizkaia).

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista gaur Iparraldea argazkiak Biarritz albisteak Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Matxismoa gaur Lapurdi