Gizartea -

KORONABIRUSA

Arbizu, Alesbes eta Etxarri Aranazko gazteak, baheketa batean parte hartzera deituta

Azken 10 egunotan PCR edo antigeno testa egin dutenek ez dute baheketan parte hartu behar, ez eta azken hiru hilabeteotan covid-19 gaitza izan dutenek ere.

Baheketaren kartela, Etxarri Aranatzen. Argazkia: EITB Media.
Etxarri Aranatz.
Baheketaren kartela, Etxarri Aranatzen. Argazkia: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19 kasuen etengabeko gorakada geldiarazi eta kutsatze-kateak eteteko, baheketa masiboa egingo dute Arbizu, Alesbes eta Etxarri Aranazko 15 eta 29 urteko gazteen artean. Egoeraren larritasuna dela eta, Nafarroako Foru Gobernuak baheketan parte hartzeko deia egin die adin tarte horretako herritar guztiei.

Batetik, Etxarri Aranazko Euskalerriari frontoia egokituko dute, eta bertara joango beharko dute herri horretako eta Arbizuko gazteek, 09:00etatik 19:00etarako tartean. Denera, 508 herritar daude deituta bi udalerriotan, koronabirusa atzemateko testa egitera.

Alesbesen, berriz, udal kiroldegian egingo dituzte probak, 09:00etatik 15:00etara, eta 400 bat gazte daude deituta toki horretan.

Azken 10 egunotan PCR edo antigeno testa egin dutenek ez dute baheketan parte hartu behar, ez eta azken hiru hilabeteotan covid-19 gaitza izan dutenek ere.

Halaber, konfinatuta dauden pertsonak ere ez daude baheketan parte hartzera deituta. Koronabirusarekin zerikusia izan dezaken edozein sintoma izanez gero, lehenbailehen dagokien osasun-zentroarekin harremanetan jartzeko deia egin die, berriro, Foru Gobernuak herritarrei.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Etxarri Aranatz albisteak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua berriak Zientzia Osasun albisteak gaur Medikuen albisteak Erizaintza albisteak Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa Nafarroako Ospitale Gunea COVID kasuak Anbulatorioak albisteak Osasunbidea gaur