Gizartea -

zientzia

Donostian sortutako algoritmo batek minbizi oro zehaztasunez hautematea baimenduko du

Algoritmo berriak tumore bateko hainbat lagin batera aztertzeko aukera emango du, pazientearen bizi-itxaropena areagotuz.

Algoritmoak medikuei laguntzeko tresna hobea izan nahi du. Argazkia: EiTB Media
Algoritmoak medikuei laguntzeko tresna hobea izan nahi du. Argazkia: EiTB Media
Algoritmoak medikuei laguntzeko tresna hobea izan nahi du. Argazkia: EiTB Media

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Camacho Donostiako ingeniariak algoritmo matematikoetan oinarritutako metodo berri bat garatu du minbizia hautemateko, "aurrerapen handia neurrira egindako terapietarako eta medikuntza pertsonalizaturako".

Moss du izena Tecnun Nafarroako Unibertsitateak Donostian duen Ingeniaritza Eskolako ikertzaileak garatutako metodoak, eta Nature Communications aldizkari zientifikoan kaleratu dute, berriki. Duela bi urte hasitako ikerkuntzaren emaitza da, eta zelula kantzerigenoetan mutazioak identifikatzeko baliagarria izan daiteke.

2019an MIT aldizkari teknologikoan 35 europar gazte berritzaileenen artean saritu zuten Ochoaren arabera, ikerketaren berritasuna "algoritmoak tumore bateko hainbat lagin batera aztertzeko duen gaitasuna" da. Egungo metodologiak indibidualki aztertzen ditu oraindik.

Ochoak azaldu duenez, teknika berritzaile honek "behe-maiztasunean gertatzen diren mutazioak hautemateko aukera emango digu, baita analisia erraztea eta sekuentziazio-akats posibleen inguruko zalantzak argitzea ere".

Algoritmoak medikuei laguntzeko tresna hobea izan nahi du, "pazientearentzat denbora erabakigarria den egoeretan". Emaitzen arabera, "medikuak jakin dezake zein tratamenduk funtzionatuko duen ondoen, edo zeinek hobetuko duen gaixoaren bizi-itxaropena".

Erabilera klinikoaz gain, ingeniariak Mossek izan dezakeen garrantzia azpimarratu du, diagnostiko oker batek ekar ditzakeen gastuak murrizteko; "tratamendu aldaketak, medikuarenera bisita gehiago edo gastu handiagoak medikazioan", besteak beste.

Algoritmo irekia da, doan deskargatu daitekeena, beste ikertzaile edo klinikoek ere erabili, hobetu edo arazo propioetara egokitu dezaten. Ochoak ondorioztatu duenez, "horrelaxe egiten du azkarrago zientziak aurrera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Minbizia Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak Zientziaren hedapena zuzenean