Gizartea -

KORONABIRUSA

Intzidentzia metatua sei puntu jaitsi da Euskadin, 540 kasuraino

Era berean, R0 indizea 1eraino jaitsi da, eta gaixo larrien kopurua 184raino. Hala ere, aurreko egunean baino positibo eta ospitaleratze gehiago izan dira.

Pertsona bat zainketa intentsiboetako unitatean. Argazkia: EFE.
Pertsona bat zainketa intentsiboetako unitatean
Pertsona bat zainketa intentsiboetako unitatean. Argazkia: EFE.

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Intzidentzia-tasa metatua sei puntu jaitsi da Euskadin azken orduetan, eta 100.000 biztanleko 540,80 kasu izan dira 14 egunetan. Jaitsiera horrekin batera, birusaren birsorkuntza-tasa ere jaitsi da, eta 1,00 da (0,93 Araban, 1,03 Bizkaian eta 0,97 Gipuzkoan).

Hala ere, Euskadin 869 pertsona gehiago kutsatu dira, aurreko egunean baino 95 gehiago, eta positibotasun tasa % 7,2ra igo da.

Zainketa intentsiboetako unitateen presioa apur bat jaitsi da, 184 gaixo baitaude orain ZIUetan, aurreko egunean baino bost gutxiago, baina ospitaleratze berriak 99 izan dira, astelehenean baino zortzi gehiago. EAEn 542 pertsona daude gela arruntetan, eta guztira 726 dira ospitaleratuta daudenak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteazken honetan emandako datuen arabera, astearte honetan 12.137 proba diagnostiko egin dituzte, aurreko eguneko 12.562 proben azpitik, eta 869 positibo atzeman dituzte. Horrela, proben positibotasun tasa puntu bat igo da, % 6,2tik % 7,2ra.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 405 kasu positibo atzeman dituzte Bizkaian asteartean, astelehenean baino 65 gehiago, 356 Gipuzkoan (15 gehiago), eta 98 Araban, aurreko egunean baino 16 gehiago. Horiei hamar positibo gehitu zaizkie, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonek emandakoak.

Adin tarteka, 0-18 urteko taldean 197 kasu berri izan dira azken egunean eta intzidentzia-tasa 674,77 kasukoa da; 19-39 urteko taldean, 235 positibo izan dira (618,60); 40-64 urtekoenean, 306 (545,83); 65-79 urtekoenean, 99 (386,66); eta 80 urtetik gorakoen artean, 29 (271,20).

Zure interesekoa izan daiteke baita ere: Aldaketarik ez gune astinduenean: 51 udalerri daude gorrian 

Hala ere, hainbat datu positibo daude azken buletinean. Hala, Euskadin intzidentzia-tasa metatuak behera egin du astelehenekoarekin alderatuta (546,89). Azken egunetan adierazle horrek bigarrenez egin du behera (larunbatean egin zuen lehenengoz), eta hazi denean, aurreko asteetan baino erritmo motelagoan egin du behera.

Nabarmentzekoa da Gipuzkoan adierazle horren beherakada, azken 24 orduotan 730,09 kasutik 716,21era igaro baita. Bizkaian eta Araban ere jaitsi da, baina gutxiago.

Hiriburuetako datuei erreparatuz gero, Gasteizek joera ona du, intzidentzia 411,95 kasura jaitsi baita; Bilbon ere 578tik 539ra jaitsi da, baina Donostian, berriz, 611,32ra igo da.

Eguneko datu onen artean ere intzidentzia-tasen jaitsiera dago (egungo 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa duela astebetekoarekin alderatzen duena), tasa hori 1,04koa baita Euskadi osoan (1,07koa aurreko lanaldian), eta oinarrizko birsorkuntza-tasaren beherakada, kasu positibo bakoitzak zenbat pertsona kutsatzen dituen neurtzen duena, 1,00era jaitsi baita (1,02an zegoen astelehenean).

Bestalde, Osasun Sailak jakitera eman duenez, asteazkenetako asteko balantzea, hildakoen kopurua barne, bihar, osteguna, jakinaraziko dute.

Nafarroak 156 kasu berri zenbatu ditu azken orduetan, bezperan baino 23 gehiago, Nafarroako Gobernuak asteazken honetan jakinarazitako datuen arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Hezkuntza sistemako albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak