Gizartea -

KORONABIRUSA

Kasu berriak apur bat igo dira Nafarroan, 160ra, baina positibitatea %5,5ekoa da

Astean zehar, 130 kasu berri diagnostikatu zituzten astelehenean ( % 5,5), 156 asteartean ( % 5,3), 181 asteazkenean ( % 6,4), 145 ostegunean ( % 5,6) eta 160 kasu ostiral honetan ( % 5,5).

Hiru lagun Iruñeko taberna bateko terrazan. Argazkia: EFE
Hiru lagun Iruñeko taberna bateko terrazan.
Hiru lagun Iruñeko taberna bateko terrazan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foru Erkidegoko Osasun Sailak covid-19aren 160 kasu positibo berri atzeman zituen atzo, hau da, aurreko egunean baino gehiago (145). Gainera, 87 urteko emakume bat hil zen.

2.898 proba egin zituzten atzo (1.549 PCR eta 1.349 antigeno test), eta, ondorioz, positibotasun tasa % 5,5ekoa izan da, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.

Kutsatze berriei dagokienez, zonaldeka, Iruñean eta bere eskualdean atzeman zituzten kasu positiboen % 49, Tutera aldean % 32 eta Lizarraldean % 2. Gainerako positiboak ( % 17) Nafarroako beste eskualde batzuetan diagnostikatu ziren.

Kasu berrien adin-tarteei dagokionez, talde nagusia 15 urtetik beherakoena ( % 26) eta 45 eta 59 urte bitartekoena ( % 23) izan ziren. Ondoren, 30-44 urtekoak ( % 19) eta 15-29 urtekoak ( % 15) daude, eta horien atzetik, 60-75 urtekoak ( % 9) eta 75 urtetik gorakoena ( % 8).

Bestalde, 87 urteko emakume bat hil zen atzo Nafarroan. Heriotza horrekin, guztira 1.165 pertsona hil dira Foru Erkidegoan covid-19agatik, pandemia hasi zenetik.

Ospitaleei dagokienez, hamar pertsona ospitaleratu behar izan zituzten atzo, horietako bat ZIUn. Gaur egun, 197 pertsona daude ospitaleratuta covid-19rekin (atzo baino bi gutxiago), eta horietako 40 ZIUn (bat gehiago).

Astean zehar, Foru Erkidegoan 130 kasu erregistratu ziren astelehenean ( % 5,5), 156 asteartean ( % 5,3), 181 asteazkenean ( % 6,4), 145 ostegunean ( % 5,6) eta 160 kasu ostiral honetan ( % 5,5).

Txertaketaren datuei dagokienez, atzo 4.787 dosi eman zituzten. Gauzak horrela, Nafarroan 245.637 txerto inokulatu dituzte dagoeneko, eta 73.261 pertsonak dute pauta osoa (bi dosiak).

Asteburuari dagokionez, Iruñean eta eskualdean txertoa hiru txerto gunetan jarriko dute gaur eta bihar: UPNA, Forem eta Maristen ikastetxe ohia.

Osasun Eremuan, Tuterako Jesuiten Eskolako kiroldegian, eta Lizarrako Osasun Eremuan, Garcia Orcoyen Ospitalean.

Lakuntza perimetralki itxita

Gauerditik itxita dago Lakuntza, azken 14 egunotan izan diren covid-19 kutsatzeen ondoren.  Maiatzaren 8ra arte iraungo du itxierak, egun hori barne. Egoera epidemiologikoaren arabera luzatu, aldatu edo ondoriorik gabe uzteko aukera izango da.

1.200 biztanletik gora dituen Lakuntza udalerrian, azken 14 egunetako intzidentzia metatua 2.892 kasukoa da 100.000 biztanleko, hau da, Nafarroakoa (353 kasu 100.000 biztanleko) baino zortzi aldiz handiagoa. Aurreko zazpi egunetan, 2.658 kasu izan ziren 100.000 biztanleko.

Pitin bat hobera egin dute datuek EAEn, 769 kasu berri eta %6,8ko positibitatearekin

Covid-19 kasu berriek behera egiten jarraitzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan: 769 kasu diagnostikatu dira azken orduetan, eta positibotasun-tasa % 6,8koa izan da, hori ere ostegunekoa baino baxuagoa. Ospitaleetan, dena dela, egoerak oso larria izaten jarraitzen du, 189 pertsona baitaude ZIUetan.

Osasun Sailak maiatzaren 1 honetan jakitera eman dituen datuen arabera, atzo ostegunean adina proba egin zituzten (11.349), baina 39 kutsatu gutxiago zenbatu zituzten, eta egindako test bakoitzeko positiboen ehunekoa ere murriztu egin da, % 7,3tik % 6,8ra.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Altsasu Azkoien albisteak Erizainak azken ordukoa Sendagaiak Txertoak egutegia Zer gertatu da Barañain herrian? Nafarroako Ospitale Gunea albisteak COVIDaren agerraldiak gaur Anbulatorioak Nafarroako Osasun Zerbitzua