Gizartea -

KORONABIRUSA

Kutsatzeek apur bat gora egin dute Nafarroan, 122raino

Udalerri bakar batean ere ez dituzte hamar kasu baino gehiago zenbatu. Gune zigortuena Iruñeko Arrotxapea izan da, zortzi positiborekin.

Gizon bat Iruñeko taberna baten aurretik igarotzen. Artxiboko argazkia: EFE.
Gizon bat Iruñeko taberna baten aurretik igarotzen.
Gizon bat Iruñeko taberna baten aurretik igarotzen. Artxiboko argazkia: EFE.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirus kasuek pitin bat egin dute gora azken orduetan Nafarroan, 122 kasu zenbatu baitituzte, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Gainera, 49 urteko gizonezko bat hil da covid-19aren ondorioz. Guztira, 1.172 heriotza izan dira Nafarroan pandemia hasi zenetik.

Zehazki, atzokoan 2.402 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 911 gehiago), eta horietatik % 5,1 positibo izan ziren. Horrenbestez, proba gehiago eginda positibotasun tasa bi puntu jaitsi da (% 7,1ean zegoen).

Bezperan baino 17 gehiago dira, baina duela astebete edo 15 egun izandako datuekin alderatuta, behera egin dute (zortzi eta 28 gutxiago, hurrenez hurren).

Kutsatze berriei dagokienez, Iruñerrian eta bere eskualdean kasu positiboen % 58 izan dira; Tuteran, % 12; eta Lizarran, % 8. Gainerako positiboak (% 22) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.

Iruñeko Arrotxapea auzoan zortzi positibo zenbatu dituzte; Barañainen, zazpi, eta Caparroson eta Iruñeko Buztintxuri auzoan, seina.

Erregistratutako kasu berrien adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (% 30) eta 30 eta 44 urte artekoak (% 25) dira. Ondoren, 45 eta 59 urte artekoak daude (% 21), eta 15 eta 29 urte artekoak (% 16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak eta 75 urtetik gorakoak kutsatu berrien % 4 dira.

Positibo berrien batez besteko adina 31,9 urtekoa da, eta generoari dagokionez, kasuen % 55 gizonak dira, eta gainerako % 45 emakumeak.

Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakitera eman duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 183 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino zazpi gutxiago); horietatik 32 zainketa intentsiboetako postuetan daude (atzo baino lau gutxiago) eta beste 17 etxeko ospitaleratzean (atzo baino bat gutxiago). Gainerakoak, 134 paziente, gela arruntetan daude (aurreko egunean baino bi gutxiago).

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua, eguneroko datuen arabera, 60.037koa da Nafarroan.

Nafarroako txertaketa-prozesuari dagokionez, aipatu iturrien arabera, atzo 5.294 dosi eman zituzten, hau da, emandako txertoak guztira 260.620 dira, Nafarroan orain arte jasotako 301.345 dosietatik. Orain arte 79.232 pertsonak osatu dute txertoa, atzo bigarren dosia 2.023 pertsonak jaso ostean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Zientzia Osasun albisteak Medikuak Altsasu Azkoien Erizaintza Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak Osasunbidea