Gizartea -

KORONABIRUSA

Osakidetza listu bidezko PCR probak erabiltzen hasiko da

"Ohiko probak bezain eraginkorra da, egiteko errazagoa, eta fidagarritasuna nazioartean frogatuta dago", Sagarduiren arabera.

PCR proba bat. Argazkia: EFE.
PCR proba bat
PCR proba bat. Argazkia: EFE.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetza listuko PCR probak erabiltzen hasiko da lagina arnasbidetik atera ezin zaien pazienteetan edo Zaintza eta Arreta Sareak ezarritako baheketa zehatzetan.

Astero Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean egindako agerraldian, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Euskadiko koronabirusaren egoera epidemiologikoaren bilakaeraren berri eman du.

Sailburuak berretsi du beharrezkoa dela "erne jarraitzea", egoerak "kezkagarria" izaten jarraitzen duelako eta joerak "oraindik ere tentsioan dagoen osasun sisteman isla handiagoa izan dezan".

Hala ere, Euskadik "erantzuteko eta erresilientzia izateko gaitasuna" duela azpimarratu du, eta pandemia hasi zenetik 2,5 milioi PCR analisi eta milioi erdi antigeno test baino gehiago egin dituztela jakinarazi du. "Esparru honetan punta-puntako komunitatea gara", azpimarratu du.

Horren harira, iragarri du Osakidetza "beste baliabide bat" erabiltzen hasiko dela birusaren aurkako borrokan, eta, horretarako, covid-19aren detekzio sistema berri bat jarriko duela martxan, "Ohiko probak bezain eraginkorra, baina askoz errazagoa". "Hemendik aurrera, listutik abiatuta, pertsona bat kutsatuta dagoen ala ez jakin ahal izango dugu", jakinarazi du.

Azaldu duenez, Osakidetzak proba diagnostiko bat baliozkotu du listuaren bidez, PCR test bat, eta sudurreko lagina hartu beharrean listutik hartzen da, "hori ere eraginkorra dela egiaztatu baita". "Pertsona batek birusa hartu duen jakiteko beste tresna bat dugu", azpimarratu du.

Halaber, test horren fidagarritasuna nazioartean frogatuta dagoela jakinarazi du, eta Osakidetzako diagnostiko biologikoaren sareak "azterketa zorrotza" egin du hainbat zentro eta laborategitan, 815 lagin aztertu baitituzte.

Ikerketa horren arabera, hainbat kolektibotan aztertutako kasuen % 90ean birusa detektatzeko aukera ematen du test mota horrek, "laginean birusaren kontzentrazioa handia denean nabarmen handitzen den ehunekoa".

"Proba ez da hain inbaditzailea, askoz erosoagoa da. Listuan egiten diren PCR proben abantaila nagusietako bat da sudur-laringeko probek sortzen dituzten eragozpenak saihesten dituztela", azpimarratu du.

Hori dela eta, Gaixotasun Sortuberrien Aholku Batzordeko teknikarien eta adituen gomendioa da horrelako probak erabiltzea sintomak dituzten pazienteetan, baldin eta arnas traktuaren lagina atera ezin bazaie, adibidez adingabeei edo laginak hartzeko zailtasunak dituzten pertsonei.

Halaber, baheketa jakin batzuetan erabiltzea gomendatzen du, hala nola ikastetxeetan, osasun-zentroetako eta zentro soziosanitarioetako egoiliarretan edo lanbideagatik infekzio-arriskua duten pertsonetan, eta agerraldiak kontrolatzeko baheketa errepikatuak edo seriatuak egin behar diren egoeretan. "Laginak lortzea erraztuko duen test bat da", berretsi du sailburuak.

Sigue las recomendaciones ante el coronavirus de las autoridades sanitarias. Si vives en la CAV y presentas síntomas, llama a tu centro de salud habitual. También el Consejo Sanitario atenderá a las personas en el teléfono 900 20 30 50, ofreciendo información y resolviendo dudas sobre el coronavirus. Si vives en Navarra, llama al teléfono del Consejo Sanitario: 948 290 290. Recuerda que la manera más eficaz para prevenir la propagación de la covid-19 es la utilización de la mascarilla, airear los espacios, guardar la distancia de seguridad y el lavado de manos.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak