Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Arrigorriaga, Barakaldo, Bermeo, Derio eta Portugalete eremu gorritik irten dira

Gainera, Berango, Markiña-Xemein eta Zalla laranjatik horira igaro dira egoerak hobera egin ostean. Araban eta Gipuzkoan ez dago aldaketarik.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrien egoera epidemiologikoari buruzko zerrenda hau egunero argitaratzen da, baina ez da perimetralki itxita egongo diren herrien eta hirien zerrenda. 400 kasuko intzidentzia-tasa metatua gainditu duten udalerriei buruzko ebazpena astelehenetan argitaratzen du Eusko Jaurlaritzak, eta neurri murriztaileak biharamunean sartzen dira indarrean.

Arrigorriaga, Barakaldo, Bermeo, Derio eta Portugalete, guztiak Bizkaiko udalerriak, eremu gorritik irten dira, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, egoerak hobera egin du Berangon, Markina-Xemeinen eta Zallan, eta laranja utzi eta eremu horira igaro dira.

Arabak (330 kasu 100.000 biztanleko) eta Gasteizek (326) datuak hobetzen jarraitzen dute, baina eremu laranjan daude oraindik. Amurrio eta Laudio, udalerri gorriak dira eta, beste behin, Agurainek horiari eutsi dio.

Bizkaia gune astinduenean dago oraindik, baina egoerak hobera egin du (100.000 biztanleko 460 kasurekin). Azken orduetan Arrigorriaga, Barakaldo, Bermeo, Derio eta Portugalete gorritik laranjara igaro dira, eta, beraz, eremu astinduenean ondorengo udalerriek jarraitzen dute: Basauri, Bilbao, Erandio, Ermua, Galdakao, Getxo, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapagaran.

Laranjan berriz, beste hauek daude: Balmaseda, Durango, Ortuella eta gaur gehitu zaizkien Arrigorriaga, Barakaldo, Bermeo, Derio eta Portugalete

Horiz margotuta dauden udalerriak honakoak dira: Abadiño, Abanto Zierbena, Berango, Etxebarri, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Markiña-Xemein, Zalla eta Zornotza.

Elorriok udalerri berde izaten jarraitzen du.

Gipuzkoan, (453 kasu 100.000 biztanleko) egoera hobetzen ari da gutxinaka baina oraindik ere udalerri gehienak eremu gorrian jarraitzen dute: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Andoain, Eibar, Elgoibar, Lazkao eta Mutriku laranjan daude, eta, Beasain, berriz, horian.

Ez dago kolore berdea duen udalerririk.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera