Gizartea -

'Covid-19aren Liburu Zuria'

Pandemiaren "jakintza-alor anitzeko begirada" bildu du profesional talde batek

"Guk baino hobeto egin duten herrialdeak eta eskualdeak izan dira", onartu dutenez. "Erantzukizun guztia biztanleriari bota dakioke? Segur aski ez", azpimarratu dute.

'Covid-19aren Liburu Zuria'ren aurkezpena. Argazkia: EFE
'Covid-19aren Liburu Zuria'ren aurkezpena. Argazkia: EFE
'Covid-19aren Liburu Zuria'ren aurkezpena. Argazkia: EFE

Eriz Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira, 44 profesionalek, gehienak medikuak eta ikertzaileak, Covid-19aren Liburu Zuria aurkeztu dute ostiral honetan. Koronabirusaren pandemia, haren ondorioak eta aurre egiteko politikak aztertu dituzte idazlanean.

“Gure lurraldeak hilgarritasun-tasa handienetarikoa izan du”, azaldu dute prentsaurrekoan. “Faltan bota ditugu gardentasuna, informazio eta datu gehiago eskuragarri izatea analisi-gaitasun handiagoa izateko, seguruenik ere aurrean genuen arazoari aurre egin ahal izateko inbertsio handiagoa, eta, nola ez, horregatik gaude hemen, posible den neurrian, jakintza-alor anitzeko begirada independente bat informazioa aztertu eta neurriak proposatu ahal izateko”, deitoratu dute.

“Guk baino hobeto egin duten herrialdeak eta eskualdeak izan dira; are gehiago, pandemia garaitu dute; beste batzuek ez, ordea”, onartu dutenez. “Erantzukizun guztia biztanleriari bota dakioke? Segur aski ez”, azpimarratu dute.

“Pandemia hasi zenetik 15 hilabete igaro direnean hasieran bezalaxe egoteak ez du zentzu askorik, begien bistakoa da”, nabarmendu dute. Horregatik, “liburuko 175 proposamenak kontuan hartzea espero dugu”, aldarrikatu dute.

'Covid-19aren Liburu Zuria'ren aurkezpena. Argazkia: EFE

'Covid-19aren Liburu Zuria'ren aurkezpena. Argazkia: EFE

 “Liburuan planteatzen ditugun gauza asko ez direla orain arte kontuan hartu, horrek kezkatzen gaitu”, onartu dute. Profesionalen ahotan, “ez badugu aldatzen orain arte egin duguna, berriz leku berdinera buelta gaitezke. Egia da txertaketan itxaropen handia jarri dela, baina oraindik bide luzea dago egiteko arlo horretan ere bai”. “Guretzat kezkatzekoa da berriz ere leku berdinera itzultzea, bide beretik jarraitzen badugu”, erantsi dutenez.

 “Pandemiarekin agertu diren arazo asko aurretik ere bagenituen eta jadanik geneuzkan erronka asko azaleratu dira, eta, ondorioz, esparru publikoa eta lehen arreta indartzeko eztabaidagaia funtsezkoa da”, uste dute.

“Osasun-aurrekontuaren heren bat arlo pribatuan inbertitzen da, baina pandemiaren zama alde publikoak hartu du”, berretsi dutenez. Horregatik, “akats eta egoera berdinak ez errepikatzea” eskatu dute.

“Egin beharreko aldaketak ez dira slogan bihurtu behar, ikuspuntu askotariko aldaketak dira”, azpimarratu dute, liburuaren jakintza-alor anitzeko begirada nabarmenduz. “Neurriak edo erabakiak hartzen direnean, angelu ezberdinak hartu behar dira kontuan”, berretsi dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Zientziaren hedapena Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Zuberoa Koronabirusa Lapurdi Nafarroa Beherea Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea