Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emakume bat hil du Valentzian

Hilketa matxista Sagunto udalerrian jazo da. 60 urteko gizonak urruntzeko agindua zuen.

Hilketa matxista gertatu den ataria, Sagunton. Argazkia: EFE
Hilketa matxista gertatu den ataria, Sagunton
Hilketa matxista gertatu den ataria, Sagunton. Argazkia: EFE

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek emakume bat hil du arratsaldean, Sagunton (Valentzia), ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.

Gertakariak 20:05 aldera jazo dira Alcala Galiano kalean. Gizonak eta emakumeak 60 urte zituzten. Erasotzaileak urruntzeko agindua zuen.

Auzoko bizilagunek Poliziari abisua eman diote 20:00ak aldera, emakumearen etxebizitzan garrasiak entzun dituztelako. Poliziak etxebizitzara heldu aurretik, erasotzaileak bere buruaz beste egin du.

Aurreneko ikerketen arabera, erasotzaileak emakumea lepoan sastatu du.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Valentziako Erkidegoa