Publizitatea
Itxi

2021/05/14

20:22

Gizartea

Zaldibarko zabortegia

Zaldibar Argituk "erantzukizunak argitzeko" eskatu du eta protestak deitu ditu

E. G. | EITB MEDIA

Plataformaren iritzian, agintariek auzi horretan egindako "kudeaketa negargarriaren beste atal bat da" Jaurlaritzak gaur jakinarazi duen erabakia, eta "dimisioak eta kargugabetzeak" eskatu ditu.

1:34
Elkarretaratzeak izango dira arratsaldean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zaldibar Argitu herri plataformak Eizagako zabortegiko istripuan egondako "erantzukizun politikoak argitzeko" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, horrek Joaquin Beltranen gorpuzkiak bilatzeari utzi diola iragarri duela eta. Horrez gain, mobilizazioak deitu ditu arratsalderako.

Plataformaren hitzetan, Zaldibarko hondamendiaren lehen egunetik "informazio eta gardentasun falta" izan da, eta orain, "agintariek auzi honetan egindako kudeaketa negargarriaren beste atal bat batu zaio". 

Nabarmendu dutenez, Joaquin Beltranen gorpua ez topatzea "erabateko porrota" da, bai senitarteko eta laguntzentzat zein herritarrentzat. 

"Zabor-jausiak eragindako kalte sozial eta ekologikoaz harago, gaur giza tragediak hartu du protagonismoa. Inoiz zarratuko ez den zauria zabalik utzi dute", salatu dute. 

Euren aburuz, auzia ezin da itxi "dagozkion erantzukizun politikoak argitu gabe. Begi-bistakoak dira zabortegiaren jabeen eta ordezkari politiko batzuen loturak. Eusko Jaurlaritzak ez jarraitzea erabakitzen badu, une egokia da gertatutakoaren ondorioak bere gain hartzeko eta erantzukizunak argitzeko, behar diren dimisio eta kargugabetzeekin". 

Azkenik, hainbat herritan protestak deitu ditu gaur arratsalderako Eibarren, Ermuan, Elgetan, Zaldibarren, Zallan eta Etxebarrin.

Ekologistak Martxan eta Bizkaia Zero Zabor

Ekologistak Martxanek eta Bizkaia Zero Zaborrek elkartasuna adierazi diote Joaquin Beltranen familiari, eta "Eusko Jaurlaritzak izan zitzakeen erantzukizunak ez direla argitu" ohartarazi du.

Ohar batean, bi erakundeek deitoratu egin dute Eusko Jaurlaritzaren erabakia, izan ere, "urtebete eta lau hilabete igaro ostean, eta agian azken urteetan Euskadiko ingurumen eta gizarte hondamendi handiena izan ostean, ez da aldaketa esanguratsurik eman Eusko Jaurlaritzaren hondakinen kudeaketen politikan".

"Gaur egun ez dira argitu Exekutiboak berak izan zitzakeen erantzukizunak, eta Joaquinen gorpua bilatzeko lanak bertan behera utzi eta zabortegia zigilatu dutela iragarri ondoren, ikerketa hori itxita geratuko den beldur gara", gaineratu dute.

Era berean, "hondakinen sorrera murriztuko duen politika zehatz eta beharrezko bat lantzeke" dagoela uste dute, eta hondakinen kudeaketa "publikoa" izatea defendatu dute, "kontrol publikoarekin, nahikoa ikuskapen taldeekin eta ez negozio pribatu batekin".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;