Gizartea -

KORONABIRUSA

50 kasu atzeman dituzte eta positibotasun tasa % 2,4an kokatu da Nafarroan

Martxoaren 14tik atzemandako daturik baxuena da (40 kutsatze zenbatu zituzten orduko hartan).

Atzotik zabalik daude tabernen barrualdeak. Artxiboko argazkia: EFE
Taberna baten barrualdea.
Atzotik zabalik daude tabernen barrualdeak. Artxiboko argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 positibo berri atzeman dituzte Nafarroan, azken egunetako beheranzko joera berretsita. Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuak dira horiek, baina egunean zehar baieztatuko dituzte.

Zehazki, atzo 2.094 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 789 gehiago), eta horietatik % 2,4 positibo izan ziren. Hortaz, proba gehiago eginda, positibotasun tasa nabarmen jaitsi da (% 4,4an zegoen).

Bezperan baino zortzi kasu gutxiago dira, eta martxoaren 14tik erregistratutako daturik baxuena da (40 kutsatze izan ziren orduko hartan). Duela astebete zenbatutako 75 positiboetatik eta duela 14 egun atzemandako 122 kasuetatik nahikoa urrun dago, gainera.

Tuteran zenbatu dituzte kutsatze gehien; sei, hain justu. Gainerakoan, hiruna kasu atzeman dituzte Burlatan, Sarrigurenen, Cintruenigon eta Mañerun.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Zientzia Osasun albisteak Medikuak Altsasu Azkoien Erizaintza Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak Osasunbidea