Gizartea -

HEZKUNTZA

2021eko Euskal Eskola Publikoaren Jaia bertan behera geratu da

Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak eman du erabakiaren berri, eta egungo osasun egoerak "arduraz jokatzea" eskatzen duela adierazi du.

2021eko Euskal Eskola Publikoaren jaia bertan behera geratu da. Argazkia: EHIGE
2021eko Euskal Eskola Publikoaren jaia bertan behera geratu da
2021eko Euskal Eskola Publikoaren jaia bertan behera geratu da. Argazkia: EHIGE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) ohar baten bidez jakinarazi duenez, Euskal Eskola Publikoaren Jaia ez da aurten ospatuko. Egungo osasun egoerak "arduraz jokatzea" eskatzen duela eta hori eta milaka lagun elkartzea ez direla bateragarriak gaineratu du.

EHIGEk gogorarazi du duela 27 urtetik Euskal Eskola Publikoen Jaiak helburu nagusi eta garrantzitsu bat duela: eskola publikoa euskal hezkuntza sistemaren ardatza izan behar dela jai giroan aldarrikatzea. Horretarako, eskola publikoaren alde egiten duten milaka familia eta hezkuntza komunitateetako gainerako kideak biltzen dira ekaineko aurreneko igandean.

"Tamalez, 2021 honetan ere ezingo dugu ospatu jai aldarrikatzaile hau. Bizi dugun egoerak arduraz jokatzea eskatzen digu, eta hori ez da bateragarria milaka lagun elkartzearekin", adierazi dute.

Pandemia hasi zenetik euskal eskola publikoko familien eta hezkuntza komunitatearen jarrera "eredugarria" izan dela nabarmendu du elkarteak, eta deitoratu du "hain zaila" izan den ikasturteak ez duela izango beraiek nahiko zuketen bukaera.

"Baina hilabete hauetan zehar eskola publikoaren haziak gora egiten jarraituko du, eta merezitako atsedenaren ondoren gogoz ekingo diogu datorren ikasturteari. Proiektu berriekin bueltatuko gara, eta lanari ekingo diogu 2022ko ekainean Bastida eta Arabako Errioxatik euskal eskola publikoa aldarrikatzeko asmoz", ziurtatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza