Gizartea -

ARABA

Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuak ireki dituzte Gasteizen

Gaur hasi da udako denboraldia Mendizorrotzan eta Gamarran, eta, aurten, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordurik hartzea.

Gamarrako igerilekuak. Argazkia: Angel Perez
Gamarrako igerilekuak.
Gamarrako igerilekuak. Argazkia: Angel Perez

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuek ateak ireki dituzte ostegun honetan (maiatzak 28), udako denboraldiari hasiera emanez. Aurten, arabarrek ez dute aldez aurretik hitzordurik beharko kirol-gune horietaz gozatu ahal izateko.

Pandemiaren bilakaera dela eta, aurreko udan ezarritako muga batzuk kendu edo murriztuko dituzte.

Berrikuntza nagusia sarrera librea da, betiere gehienezko edukiera gainditzen ez bada. Igerilekuetara joan nahi duten pertsonek edukiera denbora errealean ikusi ahalko dute Udalaren webgunearen bidez edo instalazioetan bertan. Bestalde, aurten, erabiltzaile bakoitzak gehienez bost ordu eman ahalko ditu igerilekuetan.

Instalazioak 08:00etatik 22:00etara egongo dira zabalik. Gamarrako igerilekuak irailaren 5ean itxiko dituzte, eta Mendizorrotzakoak, berriz, irailaren 19an.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Aisia Uda Kiroldegiak