Gizartea -

KORONABIRUSA

Positibitatea % 5etik gora berriz ere EAEn, 390 kasu berri atzeman diren egunean

370 positibo atzeman ziren duela astebete eta 407 duela 14 egun. Ospitaleetako egoera hobetzen ari da eta egun 101 pertsonas daude ZIUn, bezperan baino bi gutxiago.

Gurutzetako Ospitalean, Bizkaian. Argazkia: EFE
Gurutzetako Ospitalean, Bizkaian.
Gurutzetako Ospitalean, Bizkaian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemiaren bilakaera ez da oraindik lasaitzen hasi EAEn. Ostiral honetan 390 positibo berri atzeman dituzte, bezperan baino 32 gehiago. Hori bai, ospitaleen gaineko presioak behera egiten jarraitzen du, 101 pertsona baitaude une honetan egoera kritikoan, bezperan baino bi gutxiago.

Atzo 7.708 proba diagnostiko egin zituzten eta 390k izan zuten emaitza positiboa ( % 5,1), Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak larunbat honetan zabaldutako datuen arabera. Positibotasun tasa % 4,5ekoa izan zen aurreko egunean, beraz, sei hamarren hazi da.

Lurraldeka, 45 kasu berri atzeman ziren Araban, 204 Bizkaian, 133 Gipuzkoan eta 8 beste autonomia-erkidego batzuetako edo beste jatorri batzuetako pertsonen artean.

Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 33 pertsona ospitaleratu zituzten (aurreko egunean 41) eta une honetan 101 pertsona daude ZIUn covida dela eta, bezperan baino bi gutxiago.

Ro indizeari, 14 egunetan metatutako intzidentzia datua eta udalerriei buruzko informazioa ez da astelehenera arte eguneratuko.

81 covid-19 kasu berri atzeman dira Nafarroan, bezperan baino zertxobait gehiago

Pandemiaren azken datuek agerian uzten dute egoera aldakorra dela Nafarroan; izan ere, nolabaiteko egonkortasun izatetik, olatu berri baten mehatxua piztera igarotzen da egoera, egunaren arabera. Gauzak horrela, datozen jardunaldiak erabakigarriak izango dira zalantzak argitzeko.

Gaurkoan, positiboek apur bat gora egin dute Nafarroan, bezperako datuekin alderatuta. Foru Gobernuak emandako datuen arabera, 81 covid kasu berri atzeman dituzte ostiral honetan, bezperako 77ko kopuruaren gainetik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak