Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Gizon batek labankadaka hil du bere emaztea Guadalajaran
Atzo arratsaldean izan zen hilketa, eta erasoaren lekuan bertan atxilotu zuten gizonezkoa. Biktimak 41 urte zituen.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Gizon batek labankadaka hil zuen bere emaztea, atzo iluntzean, Guadalajarako (Espainia) Alovera herrian.
Hiltzaileak berak deitu zuen 112 larrialdietako zerbitzura, emaztea hil zuela esanez. Kalean izan zen erasoa, eta osasun-langileak eta polizia bertaratu zirenerako, emakume hilda zegoen.
Tokian bertan atxilotu zuten gizonezkoa, eta Aloverako Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, erasotzaileak ez du indarkeria matxistarekin lotutako aurrekaririk.
Indarkeria matxistaren kasu hau salatzeko, elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako, herriko plaza nagusian. Oharrean, Udalak hilketa gaitzetsi eta bere elkartasuna agertu die emakumearen senitartekoei.