Gizartea -

Baheketa

Arrasateko Coliseum gimnasiora joan direnei PCR proba egiteko deia egin diete

Maiatzaren 1etik gimnasio hori erabili duten guztiek hitzordua eska dezakete, asteazken honetan, 10:00etatik 11:00etara, Debagoieneko Ospitalean egingo diren probetarako.

PCR probak Arrasaten. Artxiboko argazkia: EITB Media.
PCR probak Arrasaten
PCR probak Arrasaten. Artxiboko argazkia: EITB Media.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailak eta Osakidetzak maiatzaren 1etik Arrasateko (Gipuzkoa) Coliseum gimnasiora joan diren pertsonei PCR proba bat egiteko eskatu diete, covid-19arekin kutsatuta dauden jakiteko.

Baheketa honetan parte hartu nahi dutenek hitzordua eskatu beharko dute telefonoz 943 03 52 50 zenbakira deituta edo Osasun Kontseilura deituta (900 20 30 50), Osasun Sailetik jakitera eman dutenez.

PCR probak Debagoieneko Ospitaleko Kanpoko Kontsulten eraikineko beheko solairuan egingo dituzte, asteazken honetan, ekainaren 2an. PCRak 10:00etatik 11:00etara egingo dituzte eta emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete covid-19arekin bateragarriak diren sintomak dituztenek (sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea) etxean isolatu eta osasun-zentrora deitu behar dutela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak