Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek 48 urteko bikotekidea hil du Gironan

Gizonak hilketa matxista aitortu du Esquadra Mossoen aurrean eta atxilotu egin dute.

Porqueres, Girona. Argazkia: EFE.
Porqueres, Girona. Argazkia: EFE.
Porqueres, Girona. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

45 urteko gizon batek bere bikotekidea, 48 urteko emakumea, hil du Gironako Porqueres udalerrian. Gizona Esquadra Mossoek Banyolesen duten komisariara joan da bart hilketa matxista aitortzera, eta bertan jarraitzen du atxilotuta. 

Aitortzaren ondotik, mossoak eta larrialdietako langileak bikotearen etxebizitzara joan ziren eta emakumea hilotz aurkitu zuten, indarkeria zantzuak eta arma zuriz egindako lesioak zituela.

Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute hilketaren nondik norakoak argitzeko.

Azken hilketa horrekin, aurten dagoeneko 16 emakume hil dituzte bikotekide edo bikotekide ohiek Espainiako Estatuan. Gironan eraildako lehendabizikoa da eta Kataluniako bosgarrena.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Umeak tratu txarrak Indarkeria matxista Espainian Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Mundu matxista