Publizitatea
Itxi

2021/06/03

19:02

Gizartea

Normalkuntza

Irungo Udalak helegitea jarriko dio udaltzainen eskaintza baliogabetu zuen epaiari

agentziak | eitb media

Magistratuen ustez, "ez da beharrezkoa udaltzain guztiek euskara jakitea herritarrek Administrazioarekin hizkuntza horretan erlazionatzeko duten eskubidea bermatzeko".

  • Irungo udaletxea. Argazkia: Victor Uriarte

    Irungo udaletxea. Argazkia: Victor Uriarte

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Irungo (Gipuzkoa) Udalak iragarri du "helegitea jartzeko asmoa" duela EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren aurka, 12 udaltzain kontratatzeko eskaintza publikoa euskara eskatzeagatik baliogabetu baitzuen.

Ebazpena maiatzaren 13an kaleratu zuten arren, Irungo Udalak gaur arte ez du iragarri zer egingo duen horren aurrean. Gaur kaleratu duen oharraren arabera, zerbitzu juridikoak "helegitea jartzeko aukera aztertzen ari dira".

Auzitegiak baliogabetu egin zuen 12 udaltzainen plazak betetzeko lan-eskaintza; izan ere, magistratuen ustez, "ez da beharrezkoa udaltzain guztiek euskara jakitea herritarrek Administrazioarekin hizkuntza horretan erlazionatzeko duten eskubidea bermatzeko".

Erabakiak hautsak harrotu zituen, eta sindikatuak, alderdi politikoak eta administrazioak ebazpen horren aurka agertu ziren.

Ekimena Eusko Legebiltzarrean

Aitor Aldasoro (EAJ), Rebeka Ubera (EH Bildu) eta Miren Gorrotxategi (Podemos) legebiltzarkideek adierazpen bateratua irakurri dute ostegun honetan, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Irungo euskararen inguruan emandako epaia errefusatu dute; izan ere, "zalantzan jar dezake euskararen normalizazioan aurrera egiteko esparru juridikoa" sektore publikoan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;