Gizartea -

KORONABIRUSA

37 kutsatze berri atzeman dituzte Nafarroan, uztailaren 15etik izan den datu txikiena

Positibotasun tasa % 3,4an kokatu da, aurreko eguneko %4,1aren aurrean.

Osasun teknikari bat koronabirus probak egiten laborategi batean.
Osasun teknikari bat koronabirus probak egiten laborategi batean.
Osasun teknikari bat koronabirus probak egiten laborategi batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutsatzeek behera egin dute azken orduetan nabarmen, Nafarroan: 37 positibo berri atzeman dituzte, bezperan baino 36 gutxiago, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Duela 7 egun 57 kasu izan ziren eta duela 14 egun 41. Datua uztailaren 15etik izan den txikiena da. 

Zehazki, atzo 1.078 proba diagnostiko egin zituzten, eta horietatik %3,4 positibo izan ziren. Hortaz, positibotasun tasak behera egin du (% 4,1ean zegoen).

Ospitaleen presioari dagokionez, Foru Erkidegoan 40 lagun daude covid-19arekin ospitaleratuta (bezperan baino bat gutxiago), horietako 12 ZIUetan.

Positibo gehien atzeman dituzten udalerriei erreparatuta, Iruñea kenduta, Uharte Arakil dago buruan, 7 kasu berrirekin, eta ondoren Uharte 3rekin.

Txertaketak ere aurrera jarraitzen du. Osasun zerbitzu publikoak 6.495 txerto jarri zituen larunbatean, eta, guztira, 442.256 dosi eman dituzte dagoeneko. Nafarroan, 168.593 pertsonek osatu dute txertaketa prozesua.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa gaur Tutera bideoak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Lodosa Tafalla Etxarri-Aranatz bideoak Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak Osasun albisteak gaur Medikuen albisteak Lizarra azken ordukoa Altsasu azken ordukoa Corella Azkoien Erizaintza albisteak Sendagaiak albisteak Txertoak Barañain azken ordukoa Cintruénigo azken ordukoa Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Lehen Arretako zentroak Osasunbidea gaur