Gizartea -

KUTSADURA

Hondartzan bainua hartzea debekatu dute Hondarribian hondakin-uren isurketagatik

Udalak eta Txingudiko Zerbitzuek adierazi dutenez, ur-analisien emaitzak izan arte ezin izango da hondartzan bainurik hartu.

Hondartzan bainua hartzea debekatu dute Hondarribian. Irudia: Jose Maria Vega
Hondartzan bainua hartzea debekatu dute Hondarribian hondakin-uren isurketagatik
Hondartzan bainua hartzea debekatu dute Hondarribian. Irudia: Jose Maria Vega

EITB MEDIA | AGENCIAS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bainua debekatu dute Hondarribiako hondartzan ura ateratzeko hodi bat hautsi delako Hondartzako Punpaketa Estazioaren eta Atalerrekako hondakin uren araztegiaren artean. Lurgorri parean gertatu da isuria.

Hondarribiko Udalak azaldu duenez, gertakariaren berri izan bezain pronto jakinaren gainean jarri zituzten SOS Deiak, Osasun Saila, URA eta Udaleko Ingurumen Saila. Gauzak horrela, Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak berehala hartu zituen isurketa gelditzeko eta hodia konpontzeko beharrezko neurriak.

Udalak eta Txingudiko Zerbitzuek adierazi dutenez, ur-analisien emaitzak izan arte ezin izango da hondartzan bainurik hartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Euskal herriko hondartzak mapa Hondarribia Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Euskal Herriko kutsadura gaur