Gizartea -

12-16 urte arteko adingabeak

Euskadik mendetasuna eta egoera ahulean dauden adingabeen txertaketa lehenetsiko du

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azpimarratu duenez, adingabe horiek "osasun berme guztiekin" jasoko dute txertoa.

Adingabeen txertaketa. Argazkia: EITB Media.
Adingabeen txertaketa
Adingabeen txertaketa. Argazkia: EITB Media.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez, Osakidetzak "lehentasunezko" txertoa jarriko die 12 eta 16 urte bitarteko adingabeei, "3. graduko" mendekotasun handia dutenei edo covid-19aren aurrean "bereziki kalteberak" direnei, Osasun Publikorako Batzordeak adin-talde hori txertaketa-estrategian sartzen duen unean.

Osasun Sailak mendekotasun handia, desgaitasun handia edo koronabirusaren aurrean "zaurgarritasun berezia" duten adingabeei txertoa jartzeari buruz egindako galderei erantzun die Sagarduik ostiral honetan, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan.

Laura Garrido (PP+Cs) legebiltzarkideak salatu duenez, Osakidetza ez da egoera horretan dauden eta "instituzionalizatuta" ez dauden adingabeen kolektiboari "merezi duen arreta" eskaintzen ari.

Garridoren hitzetan, Osakidetza "arbitrarioki" jokatzen ari da kolektibo horrekin, txertoa euren familiek seme-alabei txertoa emateko "presioa" egiten duten adingabeei bakarrik jartzen dietelako.

Sagarduik Garridori erantzun dionez, txertaketa-estrategiak honako hau ezartzen du: 12 eta 16 urte bitarteko adingabeei covida-19aren aurkako farmakoak ematen hastea erabakitzen denean, "lehentasunezkotzat" joko da mendekotasun handiko egoera (3. gradua) edo koronabirusaren aurrean "bereziki kalteberak" egiten dituzten gaixotasunak dituztenak txertatzea.

"Adin talde horren txertaketa ezartzen denean, haur horiek lehentasunezkotzat joko dira; eta guk horrela egingo dugu", gaineratu du. Bestalde, Sagarduik azpimarratu duenez, adingabe horiek "osasun berme guztiekin" jasoko dute txertoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Umeak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak