Gizartea -

Koronabirusa

49ra jaitsi dira covid-19 kasu berriak Nafarroan

Horrenbestez, zortzi egunez jarraian 70eko langaren azpitik kokatu da positibo berrien kopurua Foru Erkidegoan.

Nafarroako Ospitalea Argazkia: EFE.
Nafarroako Ospitalea Argazkia: EFE.
Nafarroako Ospitalea Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behera egin dute, berriro, covid-19 kasu berriek Nafarroan, atzo 49 kutsatze zenbatu ondoren, bezperan baino 10 gutxiago.

Orotara, 1.446 PCR proba eta test antigeno egin ziren atzo, eta positibitate tasa % 3,4ra jaitsi zen. Nafarroako Gobernuak zabaldutako oharrean jasotzen denez, Tafallan zazpi kasu zenbatu ziren, eta Iruñeko Txantrea eta Azpilagaña auzoetan, hiruna.

Pandemiak aste honetan Foru Erkidegoan izan duen bilakaerari erreparatuta, egunero 70 kasu baino gutxiago jaso dira: astelehenean 44 (% 2,5), asteartean 54 (% 2,6), asteazkenean 49 (% 2,9), ostegunean 61 (% 4),  ostiralean 59 (% 4,2) eta atzo 50.

Hala, Foru Erkidegoan 62.776 kasu atzeman dituzte pandemia hasi zenetik, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera.

Ospitaleetako okupazioari dagokionez, atzo pertsona bakarra ospitaleratu behar izan zuten covid-19agatik eta 32 pertsona zeuden ospitaleratuta arrazoi horregatik, aurreko eguneko kopuru bera, eta 11 lagun zeuden ZIUn, bezperako kopuru bera.

Gainera, ez da hildakorik izan 7. egunez jarraian. Pandemia hasi zenetik, 1.190 pertsona hil ditu covid-19ak Foru Erkidegoan.

Txertaketari dagokionez, 4.356 dosi jarri ziren larunbatean Foru Erkidegoan, eta, dagoeneko, 485.174 txerto jarri dira. 188.327 pertsonak dute txertaketa prozesua osatuta.

Bestalde, Maria Chivite Nafarroako presidenteak ostiralean aurreratu zuenez, ekainaren 18tik aurrera neurriak arintzea espero dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Lodosa Tafalla Etxarri Aranatz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Lizarra Altsasu Corella Azkoien Erizaintza Sendagaiak Txertoak Barañain Cintruénigo Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak Osasunbidea