Gizartea -
Txertaketa
43 urtekoei txertatzeko hitzordua ematen hasi da Osakidetza
Egungo erritmoari eutsiz gero, 80ko hamarkadan jaiotakoak ekaina bukatu baino lehen txertatzen hasiko dira.
EITB Media
Osakidetza 1978 urtean jaiotakoei txertatzeko hitzordua ematen hasi da astelehen honetan.
Asteburuan, 55.000 txerto jarri dituzte Euskadin, eta, horren ondorioz, astebetean bost urte aurreratu da txertaketa adina. Erritmo horri eutsiz gero, 80ko hamarkadan jaiotakoak ekaina bukatu baino lehen txertatzen hasiko da Osakidetza.
Orain arte, 705.898 pertsona (herritarren % 37,9) immunizatuta daude jada EAEn, hau da, txertaketa pauta osoa jaso dute. Era berean, 1.065.766 pertsonak (% 57,2) gutxienez lehen dosia dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza
Bilbo
Donostia
Bizkaia
Gipuzkoa
Araba
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gaixotasunak
Gizartea
Eguneko albisteak
Gasteiz
Albisteak
Zientzia
Osasun albisteak
Medikuak
Basurtuko ospitalea
Gurutzetako ospitalea
Erizaintza
Txertoak
Donostia Ospitalea
Txagorritxu Ospitalea
Koronabirusa
Galdakao-Usansolo Ospitalea
Anbulatorioak