Gizartea -

KORONABIRUSA

Aire librean maskara kentzeko aukera aztertuko du gaur Osasun Publikoko Batzordeak

Uztailetik aurrera, aire librean maskararik gabe ibiltzea defendatu du Nafarroako Gobernuak. Eusko Jaurlaritza, ostera, udan ere erabiltzearen aldekoa da.

Bi emakume kalean, musukoa jantzita. Artxiboko argazkia: EFE
Bi emakume kalean, musukoa jantzita
Bi emakume kalean, musukoa jantzita. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Publikoaren Batzordearen baitan elkartuko diren Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek maskararen erabilera izango dute aztergai gaur arratsaldeko batzarrean. Maria Chivite Nafarroako presidentearen ustez, litekeena da uztailetik aurrera aire librean maskararik erabili behar ez izatea. Eusko Jaurlaritzako ordezkariak zuhurrago mintzatu dira eta udan ere erabiltzearen aldeko agertu dira. Fernando Simon Espainiako Larrialdiak Kudeatzeko Zentroko kidearen esanetan, maskara kentzea epe motzeko kontua izan daiteke, baina ez du datarik aurreratu.

Simon: 'Ezin dugu maskararen amaieraren data zehatza aurreratu, baina laster izango da'
Simon: 'Ezin dugu maskararen amaieraren data zehatza aurreratu, baina laster izango da'
Simon: 'Ezin dugu maskararen amaieraren data zehatza aurreratu, baina laster izango da'

2:00

Fernando Simon Espainiako Osasun Ministerioko ordezkariak atzo aurreratutakoaren arabera, pandemiaren egungo egoera egokia da espazio irekietan maskara kentzeko. Datarik aurreratu ez bazuen ere, laster izango dela azpimarratu zuen. Hala ere, maskara egoera batzuetan soilik kendu ahalko da. Txertaketak aurrera egin ahala, progresiboa arinduko dira maskararen inguruko neurriak, baina toki itxietan oraindik ere beharrezkoa izango dela nabarmendu zuen Simonek. 

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan maskararen erabilerari buruzko erabakia Espainiako Gobernuari dagokio.

Pedro Sanchezen Gobernuak erabakiko duenaren zain, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak eman dute beren iritzia.

Nafarroaren kasuan, uztailetik aurrera aire librean maskara derrigorrezko ez izatearen aldekoa dela adierazi zuen atzo Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak. Dena dela, azken erabakia Espainiako Gobernuari dagokiola gogoratu zuen.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, bere aldetik, zuhurrago mintzatu zen atzo. Maskararen erabilera arintzeko datarik aipatu gabe, udan ere erabiltzen jarraitzearen aldekoa zela gehitu zuen.

Gaur arratsaldeko bilerako beste hizpideetako bat oporlekuetan txertoa jartzeko aukera izango da. Andaluziak, Kantabriak, Errioxak, Nafarroak edo Galiziak babestu dute proposamena. Aurreko asteko bileran, gaiari buruzko erabakia hartzeko astebete gehiagoko epea eman zioten elkarri Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Araba EAE Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Medikuntza albisteak Txertoak egutegia Koronabirus-agerraldiak Maskarak gaur