Publizitatea
Itxi

2021/06/20

13:46

Gizartea

Natura

Hil egin da Urdaibaiko azken arranokume arrantzalea

EITB Media

Maiatza amaieran jaio ziren hiru txitak, Kantauriko kostetan azken hamarkadetan sortutako lehenak.

  • Arranokumeak

    Arranokumeak. Argazkia: Urdabai Bird Center

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Urdaibain maiatzean jaiotako hiru arranokume arrantzaleek ez dute lortu bizirautea. Urdaibai Bird Centerrek konfirmatu duenez, gelditzen zen bakarra hil egin da.

Urdaibai Bird Centerren espezieen berreskuratze programaren baitan jaio ziren txorikumeak. Jaiotzak berebiziko garrantzia izan zuen, izan ere, azken hamarkadetan Kantauriko kostetan sortu diren lehenak ziren. Gainera, hiruretako bat albinoa zen, munduko espezie bakarra.

Bigarren arranokumearen heriotza konfirmatzean, zentroko langileek azaldu zuten oso espezie delikatua dela, eta arrano arrantzaleek hiltzeko arrisku handia dutela lehenengo hiru asteetan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;