Gizartea -

KORONABIRUSA

Intzidentzia 112ra igo da EAEn, 17-18 urteko gazteen arteko positiboen ondorioz

100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 883koa da talde horretan. Bestalde, Euskadin lau pertsona hil dira azken astean covid-19aren ondorioz.

Osasun langileak Basurtuko ZIUetan. Artxiboko argazkia: EFE.
Osasun langileak Basurtuko ZIUetan
Osasun langileak Basurtuko ZIUetan. Artxiboko argazkia: EFE.

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemiaren bilakaeraren adierazle guztiek atzera egin dute Euskadin. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 112 kasura igo da, azken 14 egunetan 17 eta 18 urte bitarteko gazteen artean izandako positibo berrien kopuru handiaren ondorioz.

Gainera, covid-19aren birsorkuntza indizea (R0) ia puntu bat egin du gora, eta positiboak 300etik gorakoak izan dira.

Bestalde, azken astean lau pertsona hil dira Euskadin covid-19aren ondorioz, aurreko astean baino bat gehiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez.

Osasun Sailaren buletin epidemiologikoaren azken datuen arabera, astearte honetan 7.262 proba diagnostiko egin dituzte, astelehenean egindako 6.676 proben gainetik, eta 303 positibo berri atzeman dituzte, aurreko egunean baino 129 gehiago. Horrela, egindako probekin alderatuta, positiboen tasa % 2,6tik % 4,2ra igo da.

Positiboek berriro gora egin dute hiru lurraldeetan: 142 kasu berri Bizkaian, 132 Gipuzkoan eta 26 Araban. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonen artean hiru kasu daude.

166 pertsona kutsatu dira 19 eta 39 urte bitartekoen artean. 40 eta 64 urte bitarteko adin-tartean 62 kasu berri izan dira eta 68 positibo detektatu dira 0 eta 18 urte bitarteko gazteen artean. Gainerako 18 positiboak 65 urtetik gorako pertsonen artean banatzen dira.

Kopuru horiekin, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatuak 7 kasu baino gehiagotan egin du gora egun bakarrean, eta 112,7an dago. Adierazle horrek ez zuen apiriletik izaten hain igoera nabarmena egun batetik bestera.

17 eta 18 urteko gazteen artean intzidentzia metatuak gora egiten jarraitzen du, 100.000 biztanleko 883,9 kasu baitzeuden astearte honetan. Adierazle hori ez da aldatzen 65 urtetik gorako pertsonen kolektiboan, 22 kasu baino pixka bat gehiago baitira.

Lurraldez lurralde aztertuta, intzidentzia metatuak gora egin du Gipuzkoan, 93,14tik 106,60ra. Bizkaian ere apur bat igo da, 111,48tik 116,10era, eta Araban gorakada txikiagoa izan da, 95,09tik 96,91ra.

Zure interesekoa izan daiteke baita ere: Hernani eremu gorrian sartu da 

Gaixotasunaren hedapenak gora egiten jarraitzen du. R0 indizea 1,17an dago, aurreko eguneko 1,08aren aldean. Adierazle hori 0,92tik 0,87ra jaitsi da Araban, eta 1,43tik 1,46ra igo da Gipuzkoan. Baina Bizkaian hazi da gehien, 1,07raino (0,95 zen aurreko egunean).

Gainera, intzidentzia-tasen arrazoia gero eta okerragoa da (egungo 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa duela astebetekoarekin alderatzen du), 0,94tik 1,04ra igaro baita.

Atzo 33 pertsona zeuden zainketa intentsiboetako unitateetan, bezperan baino bat gehiago, baina 64tik 63ra jaitsi da gaixoen kopurua gela arruntetan. Ospitaleratze berriak ere 25etik 17ra jaitsi ziren.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak