Gizartea -

KORONABIRUSA

256 kasu hauteman dira Nafarroan, Salouko agerraldia beherantz doala argi utzita

Asteartean baino 78 kasu gutxiago izan dira, eta astelehenean baino 170 gutxiago; beraz, badirudi atzean gelditu dela Saloun izandako agerraldia.

Baheketa autobus geltokian, Saloutik bueltan diren gazteen artean. Argazkia: EFE
Baheketa autobus geltokian, Saloutik bueltan diren gazteen artean.
Baheketa autobus geltokian, Saloutik bueltan diren gazteen artean. Argazkia: EFE

Olatz Prat | Eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beheranzko joeran jarraitzen dute koronabirus kasuek Nafarroan. Asteazkenean 256 kasu hauteman dira, eta duela zazpi eta 14 egun izandako kutsatzeekin alderatuta, (68 eta 40 hurrenez hurren), zifrek altuak izaten jarraitzen badute ere, erakusten dute Salouko agerraldiak goia jo duela. Joan den uztailaren 4an zenbatu ziren kutsatze gehien, 507 eta, ordutik hona, jaisten joan dira kutsatzeak egunez egun (425, 333, 256).

Atzo 1.811 diagnosi-test egin ziren eta positibitatea, beraz, % 14,1ekoa izan da.

26 lagun daude erietxeetan Covid-agatik, horietatik 9 ZIU postuetan. Atzo ez zen covidagatik hildakorik izan, eta beraz, atzora arte, 1.193 dira arrazoi honengatik hil diren pertsonak. 

Herrika, 8 kutsatze izan dira Lizarran, Huarten eta Tuteran, 7 Tafalla eta Zizur Nagusian eta 6 Deikaztelun. Iruñean 65 kasu atzeman dira, horietatik 10 II. Zabalgunean eta 8 Mendillorrin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Gaixotasunak albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa olatu berria Nafarroako Osasun Zerbitzua