Publizitatea
Itxi

2021/07/09

10:32

Gizartea

Elkarrizketa

Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek identifikatu zuen Murchanteko ustezko hiltzailea, Erkorekaren hitzetan

EITB MEDIA

Pilar Berrioren ustezko hiltzailea Donostian atxilotu zuten atzo arratsaldean, Ertzaintzak eta Foruzaingoak elkarrekin egindako operazio batean.

2:31
Josu Erkoreka
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak argitu duenez, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek identifikatu zuen Murchanteko ustezko hiltzailea, eta horri esker, handik gutxira atxilotu zuten Donostian bertan. "Agenteak Gros auzoko taberna batetik ateratzen ikusi zuen, lankideei berri eman, eta haren ostetik joan zen", erantsi du.

Segurtasun sailburuaren hitzetan, ustezko hiltzaileak "pintxo bat eta whisky bat" eskatu zituen tabernan, "pasadizoa pertsona horren profilaren adierazle da", Erkorekaren aburuz. Taberna horretatik ile-apaindegi batera joan zen gizona "bere itxura aldatzeko asmoz".  Sailburuak azpimarratu duenez, "oso garrantzitsua zen pertsona hori lehenbailehen bilatzea, horrek itxura aldatuz gero, ilea moztu eta bizarra kendu eta horrelako harrera sare batekin kontaktuan jarriz gero, posible zelako denbora luze batean desagertzea. Zailagoa izango litzateke topatzea".

Erkorekak esan du "antza denez" biktimak eta ustezko hiltzaileak bikote harremana izan zutela. "Hala balitz, genero indarkeriaren delitu bat izango litzateke, bete-betean, eta hilketa egiteko erabilitako modua ere bereziki nazkagarria izan zen, gainera" (seme-alaben aurrean hil zuen emakumea), adierazi du.

Azkenik, lehen lehendakariorde ere badenak Ertzaintza zoriondu du operazio honetan egindako lanagatik. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;