Gizartea -

KORONABIRUSA

Kanpoaldean maskara nahitaezko izatea berriro aztertzeko eskatu dio lehendakariak Sanchezi

Urkulluren ustez, osasun arloan egoera "okertzen" bada, beste neurriren bat ezarri beharko litzateke, izan alarma egoera, izan erkidego guztientzat "aterki" izango den beste neurriren bat.

Musukoa ez da beharrezkoa kanpoaldean joan den ekainaren 26az geroztik. Argazkia: EFE
Musukoa ez da beharrezkoa kanpoaldean joan den ekainaren 26az geroztik.
Musukoa ez da beharrezkoa kanpoaldean joan den ekainaren 26az geroztik. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu dio berriz azter dezala kanpoaldean maskara nahitaezkoa izatea. Babes hori erabiltzeko beharra azpimarratu du, herritarrak "txertatuta egon arte".

Noticias taldeak igande honetan argitaratu duen elkarrizketa batean, lehendakariak gogorarazi du herritarrak maskarak kanpoaldean erabiltzetik salbuetsiko dituen Gobernuaren lege-dekretua asteazkenean baliozkotu behar duela Kongresuak; horregatik, azpimarratu duenez, "aukera ona da Espainiako Gobernuak gai hori berriz aztertzeko".

Urkulluk aitortu du inork ez zuela espero kutsatzeen halako igoerarik. Nabarmendu du, bere ustez, Delta aldaeraren kutsatze-abiadurari dagokiola igoera, nahiz eta, nabarmendu duen, oraingo honetan ez diola aurreko olatuetan bezala eragiten osasun-sistemari.

Espainiako Gobernuak berriz ere alarma-egoera inposatu beharko ote lukeen galdetuta, adierazi du Delta aldaerak beste adierazle batzuetan duen eragina baloratu beharko dela, baina, beharrezko balitz, ontzat joko luke lehendakariak. 

Osasun-arloan egoera "okertzen" bada beste neurriren bat mahai gainean jarri beharko litzatekeela uste du. Lehendakariak dio ez dakiela alarma-egoerarekin izan behar duen, baina, "nolanahi ere, Estatu osoarentzat aterki litzatekeen neurria" beharko litzakeela.

Nabarmendu du ikuspegi orokorra eta tresnak behar direla, Erkidego autonomoetako auzitegi nagusiek etxeratze aginduaren inguruan "gauza bat eta kontrakoa" erabaki dutela ikusirik.

Bestalde, Urkulluk salatu du Sanchezen Gobernuak ez duela autogobernuaren berezitasuna aitortzen oinarrizko bi arlotan; izan ere, bere esanetan, Estatutua eta Kontzertu Ekonomikoaren Legea osorik betetzea falta da oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa Maskarak