Publizitatea
Itxi

2021/07/23

13:22

Gizartea

Koronabirus

Nafarroako Auzitegi Nagusiak onartu egin du asteburuetan eta jaiegunetan etxeratzeko agindua

EITB Media

Mugikortasuna murriztuta egongo da, 01:00a eta 06:00ak bitartean, covid-19aren eragin handia duten udalerrietan.

  • Iruñeko kaleak hutsik, aurreko etxeratze-aginduagatik.

    Iruñeko kaleak hutsik, aurreko etxeratze-aginduagatik. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joan den asteartean ukatu ondoren, Nafarroako Auzitegi Nagusiak begi onez ikusi du Foru Gobernuak eskatutako etxeratze-agindua ezartzea. Hala, covid-19aren eragin handia duten Nafarroako udalerrietan ezarriko dute mugikortasun-murrizketa hori, asteburuetan eta jaiegunetan, 01:00a eta 06:00ak bitartean. Horrez gainera, zehaztu dutenez, neurriak eragina izango du herriko jaiak ospatu beharko lituzketen udalerrietan, asteko edozein egunetan, bezperak barne.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak asteartean ukatu zuen eskaera, uste baitzuen foru-aginduak ez zuela zehazten zein udalerritan izango zuen eragina, ezta herri horietako kutsatze-tasari buruzko datu zehatzik ere. Horren aurrean, baina, Foru Gobernuak beste proposamen bat aurkeztu zuen atzo, eta bigarren hori onetsi egin dute.

Nafarroako Gobernuaren eskaera

Proposamen berrian, asteburuetatik eta jaiegunetatik haratago, herriko jaiak egun horietan ospatu ohi dituzten udalerrietan ere etxeratzeko agindua ezartzeko baimena eskatu zuen Nafarroako Gobernuak, "ez-jaietan" gaueko topaketak eta ospakizunak saihestu eta mugikortasuna mugatzeko.

Gobernuak etxeratze-aginduaren "beharrari" eutsi dio. Javier Remirez lehen presidenteorde eta Nafarroako Gobernuko bozeramaileak argitu duenez, etxeratze-agindua "asteburuetara eta jaiegunetara mugatuta egongo litzateke, Nafarroako herri guztietan, baldin eta bi astean 250 kasu baino gehiago edo astebetean 125 kasu baino gehiago atzematen badituzte. Hau da, 'arrisku handia' deritzon intzidentzia duten herrietan".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;