Gizartea -

KORONABIRUSA

Positibo berriak 363ra jaitsi dira Nafarroan, baina bi emakume hil dira

Gainera, azken 24 orduetan 11 ospitaleratze izan dira, horietako lau ZIUn. Guztira, 84 pertsona daude ospitalean, horietatik 14 ZIUn.

Osasun langileak, gaixo bat artatzen. Argazkia: EFE
Osasun langileak, gaixo bat artatzen
Osasun langileak, gaixo bat artatzen. Argazkia: EFE

Berezi Fernandez | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

63 eta 61 urteko bi emakume hil dira Nafarroan covid-19aren ondorioz, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Gainera, azken 24 orduetan 11 ospitaleratze izan dira, horietako lau ZIUn. Guztira, 84 pertsona daude ospitalean, horietatik 14 ZIUn.

Nafarroako Gobernuko Osasun Sailaren behin behineko datuen arabera, 363 covid-19 positibo berri zenbatu dituzte larunbat honetan, bezperan baino 78 gutxiago. Hala, Foru Erkidegoak azken bost egunetako joera hautsi eta 400 kasuetatik jaistea lortu du. 2.537 proba egin ondoren, positibotasuna % 14,3an kokatu da.

Iragan asteko larunbatean 335 positibo zenbatu zituzten (% 13,4ko positibotasuna), igandean 399 (% 16,3), astelehenean 439 (% 14,2), asteartean 459 (% 14,9), asteazkenean 434 (% 13,6), ostegunean 447 (% 14,5) eta ostiralean 441 (% 15).

Txertaketari dagokionez, larunbatean 2.266 dosi eman dituzte. Guztira, 764.311 txerto jarri dituzte dagoeneko Nafarroan. 374.912 nafarrek dosi guztiak hartu dituzte jadanik.

Hala ere, egoerak duela astebetekoa baino larriagoa izaten jarraitzen du; izan ere, 335 positibo atzeman zituzten uztailaren 18an.

Intzidentziarik altuena Iruñeko Donibane auzokoa izan da, 20 positiborekin. Honen atzetik, hiriburuko II Zabalgunean 18 kasu berri atzeman dituzte. 17 kutsatu berri daude, ostera, Errotxapea auzoan eta Lizarran.

Etxeratzeko agindua, positibo tasa altua duten udalerrietan

Azken egunotako datuak mahai gainean, Nafarroako Gobernuak eta Justiziak neurriak hartzea ebatzi dute. Izan ere, uztailaren 24tik etxeratzeko agindua dute egoera epidemiologiko larrian dauden udalerrietan.

Etxeratzeko agindua indarrean sartu zen lehenengo gauean istilurik egon ez zen arren, Iruñeko Udaltzaingoak bi botiloi eta festa bat desegin ditu gaur goizaldean.

Udaltzaingoak Twitterren idatzi duenez, 03:30ean Gaztelu Plazako lokal batera sartu eta parrandan zeuden 14 pertsona bertatik atera dituzte, etxeratzeko agindua eta osasun neurriak ez betetzeagatik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Lodosa Tafalla Etxarri Aranatz Albisteak Osasun albisteak Lizarra Altsasu Corella Azkoien Barañain Cintruénigo Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea