Gizartea -

Indarkeria matxista

Kartzelatu egin dituzte Gijongo talde bortxaketagatik atxilotutako lau gizonetako bi

Beste biak aske utzi dituzte. 22 eta 23 urteko bi emakume dira biktimak; horietako bat Bergarakoa da.

Erasoa gertatu zen tokia, Gijonen (Asturias). EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Erasoa gertatu zen tokia, Gijonen (Asturias). EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Espetxe zigorra ezarri diete Gijoneko talde bortxaketagatik atxilotutako lau gizonetako biri

1:15

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gijongo (Asturias) 5. instrukzio epaitegiak kartzelatu egin ditu asteburuko talde bortxaketaren harira atxilotutako lau gizonetako bi. Hain zuzen ere, biktimak 22 eta 23 urteko bi emakume dira; horietako bat, Bergarakoa (Gipuzkoa).

Beste bi gizonak behin-behinean aske utzi dituzte, baina biktimengana hurbiltzea eta haiekin komunikatzea debekatu diete.

Asturiasko Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, Auzitegiak eginbideak ireki ditu eraso eta abusu sexuak egotzita.

Fiskaltzak lau gizonetako bi espetxeratzea eskatu zuen, egotzitako delituen "larritasuna" dela eta, eta ihes egiteko arriskua dagoela iritzita.

Bi emakumeek polizia-etxean salatu zutenez, gizon bat ezagutu zuten pub batean, eta haren hotelera joan ziren sexu-harremanak izatera. Bidean, baina, beste gizon bat batu zitzaien, hoteleko gelan beste bi zeuden, eta sexu-harremanak denekin izatera behartu zituzten.

Emakumeak Cabueñes Ospitalera eraman zituzten, azterketa medikoa egiteko. Atxilotutako laurak Portugalgo turistak dira.

"Ehizaldi bat antolatu zuten"

Gijongo Udaleko Berdintasun zuzendari Goreti Abellok Radio Euskadiko "Boulevard informativo" saioan adierazi duenez, talde bortxaketaren egileek "benetako tranpa bat prestatu zuten eta ehizaldi bat antolatu zuten".

Ana Gonzalez Gijongo alkateak EITB Mediari egindako adierazpenetan, gertatutakoa gaitzetsi, eta "gizon askok oraindik ere gu biolatzeko eskubidea dutela uste dute", salatu du.

"Emakumeen duintasuna, sexu-askatasuna eta osotasun fisikoa bortxaezinak dira", adierazi du Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako zuzendariak, eta gizarteari dei egin dio, "orain inoiz baino gehiago, adi eta konprometituta jarraitzeko emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean".

Abokatuak salaketak aurreratu ditu

Lau akusatuen abokatuak Gijongo alkatea, Printzerriko presidentea eta Berdintasuneko ministroa salatuko dituela aurreratu du astelehen honetan hedabideei egindako adierazpenetan, eta "intelektualki pobreak" izatea leporatu die, lau gizonei "errugabetasun printzipioa ukatzeagatik". Horren harian, gertakariak "inola ere ez dira delitu", esan du.

Lau turista portugaldarrek, bestalde, ukatu egin dute biktimen bertsioa, baztertu egin dute indarkeriarik egon izana, eta sexu-harremanak adostuak izan zirela esan dute. Aske geratu diren bi gazteak Portugalera joan dira, baina Espainiako justiziaren aurrean erantzun beharko dute.

Elkarretaratze jendetsuak Bergaran eta Gijonen, asteburuko talde bortxaketa gaitzesteko
Elkarretaratze jendetsuak Bergaran eta Gijonen, asteburuko talde bortxaketa gaitzesteko
Elkarretaratze jendetsuak Bergaran eta Gijonen, asteburuko talde bortxaketa gaitzesteko

1:40

"Ehiza izan zen"

Goreti Abello Gijongo Udaleko Berdintasun zuzendariaren hitzetan, talde bortxaketako egileek "benetako tranpa bat prestatu, eta ehizaldi bat antolatu zuten".

EITB Median egindako elkarrizketan, Ana Gonzalez Gijongo alkateak gaitzetsi egin du erasoa, eta honakoa erantsi du: "Gizon askok oraindik ere uste dute gu bortxatzeko eskubidea dutela".

Bestalde, Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako zuzendariaren hitzetan, "emakumeen duintasuna, sexu-askatasuna eta integritate fisikoa eskubide urraezinak dira", eta emakumeen aurkako bortizkeriaren aurrean "adi eta konprometituta, inoiz baino gehiago erne" jarraitzeko deia egin die herritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Bergara Albisteak Matxismoa Asturias Sexu erasoak