Gizartea -

Koronabirusa

Bezperan baino positibo gehiago hauteman dituzte Nafarroan, baina positibitatea jaitsi egin da

Atzo 312 koronabirus kasu atzeman zituzten Foru Erkidegoan, igandean baino gehixeago. Positibitateak, aldiz, puntua pasa egin du behera bezperatik.

Iruñeko kaleak. Argazkia: EITB Media
Iruñeko kaleak.
Iruñeko kaleak. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kasu positiboek hiru egunez jarraian behera egin ostean, gaur gora egin dute berriro, eta 312 zenbat dira, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. Astelehenean 2370 detekzio-proba egin ziren, eta, beraz, positibotasuna % 13,2koa izan zen, bezperan baino puntu bat gutxiago.

Igandean 289 positibo izan ziren, larunbatean 361 eta ostiralean 441, Nafarroako Gobernuak helarazitako datuen arabera. Beraz, astelehenean hautemandakoak igandekoak baino zertxobait gehiago dira, baina, kontutan hartu behar da, asteburuan diagnostiko test gutxiago egiten diren eta, ondorioz, kasu gutxiago detektatzen diren.

Lizarran atzeman dituzte kasu gehien azken orduetan (16 kasu), eta, ondoren, Iruñeko II. Zabalgunean (12), San Juan auzoan (11) eta Tutera ekialdean (10). Astelehenean 19 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako 3 ZIUn; une honetan 106 pertsona daude ospitaleratuta, eta horietako 16 ZIUn daude. Azken 24 orduetan ez da kobiden ondoriozko heriotzarik izan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak Osasunbidea