Gizartea -

Koronabirusa

383era jaitsi dira kutsatzeak Nafarroan

Jaitsi egin dira apur bat Nafarroan zenbatutako covid-19 kasuak, duela astebeteko 447ko eta duela bi asteko 622ko kopurutik, orduan izan zen azken olatu honen puntu gorena. Positibotasuna % 13,9an mantendu da.

Nafarroako ospitaleko ZIUa. Argazkia: EFE.
Nafarroako ospitaleko ZIUa.
Nafarroako ospitaleko ZIUa. Argazkia: EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apur bat jaitsi dira Nafarroan zenbatutako covid-19 kasuak azken orduotan, 383 kasu hauteman baitituzte, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. Bezperan 404 kasu izan ziren, 400 kasutik gora beraz. Duela 7 egun 447 kasu izan ziren eta duela 14 egun goia jo zuen olatuak, 622 kasurekin.

Atzo 2752 test egin ziren eta positibotasuna ez da aldatu bezperako datuekin alderatuta, % 13,9an mantendu da.

Lizarran zenbatu dira kasu gehien 20, Arrotxapean 15, eta Txantrean eta Tutera ekialdean 12.

17 pertsona positibo ospitaleratu behar izan dituzte azken 24 orduetan, eta 128 ospitaleratu daude gaur egun Nafarroan, horietatik 21 ZIUn, aurreko egunean baino bi gehiago.

Gainera, covid-19ak eragindako beste heriotza baten berri eman dute: 1200 pertsona hil dira guztira koronabirusagatik Nafarroan pandemia hasi zenetik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak Osasunbidea