Itxi

2021/07/30

10:35

Gizartea

Sexu-esplotazioa

Giltzapetuta zituzten emakumeak esplotatzen zituen sare kriminal bat desegin dute

Agentziak | EITB Media

10 pertsona atxilotu eta 5 emakume askatu dituzte. Talde kriminala Coruñan (Galizia) eta Denian (Alacant) aritzen zen batez ere, baina Araban ere jardun zuen.

  • Sexualki esplotatzen ari ziren bost emakume askatu dituzte. Argazkia: EFE/Guardia Zibila

    Sexualki esplotatzen ari ziren bost emakume askatu dituzte. Argazkia: EFE/Guardia Zibila

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Coruñako (Galizia) eta Deniako (Alacant) etxebizitzetan emakumeak sexualki esplotatzen zituen sare kriminal bat desegin du Guardia Zibilak. Gaizkileek giltzapetuta zituzten biktimak etxeetan, ateak giltzarrapoz itxita, eta kokaina kontsumitzera behartzen zituzten, mendekoagoak izan zitezen.

Guardi Zibileko Zuzendaritza Nagusiak Chacao operazioaren berri eman du gaur. Unitate Zentral Operatiboko (UCO) Giza Salerosketa Atalak egin du operazioa, eta bost  emakume askatu dituzte.

Hamar pertsona, bost gizon eta bost emakume, atxilotu dituzte Coruñan, Toledon eta Alacanten, gaizkile talde bateko ustezko kideak izateagatik. Sexu-esplotaziorako gizakiak salerostea, kapitalak zuritzea, erakunde kriminaleko kide izatea eta osasun publikoaren aurkako delitua egitea egotzi diete.

Era berean, bost etxe miatu dituzte egitura kriminal horrekin lotutako etxebizitzetan. Guardia Zibilaren esanetan, Araban ere aritu izan da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;