Gizartea -

KORONABIRUSA

Osakidetzak inprimaki bat prestatu du farmaziako autodiagnostikoko testetan positibo eman dutenentzat

Era berean, kontaktu estuei proba diagnostikoak egiteko beste inprimaki bat prestatu du, miaketa-sarearen lana errazte aldera.

Emakume bat DYAren anbulantzia baten aurretik igarotzen, Bilbon. Argazkia: EITB Media.
Emakume bat DYAren anbulantzia baten aurretik igarotzen, Bilbon
Emakume bat DYAren anbulantzia baten aurretik igarotzen, Bilbon. Argazkia: EITB Media.

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak inprimaki bat prestatu du farmazietan eskuratutako proba diagnostikoetan positibo eman duten pertsonentzat eta proba diagnostiko bat (PCR) egiteko hitzordua eskainiko die, Osasun Sailak jakitera eman duenez. 

Era berean, miaketa-sarearen lana errazte aldera, kontaktu estuei proba diagnostikoak egiteko beste inprimaki bat prestatu du.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguneratu egin ditu, besteak beste, covid-19a hautemateko proba batean emaitza positiboa izanez gero, kontaktu estua izanez gero edo farmazietan eskuratutako proba diagnostiko batean positibo emanez gero jarraitu beharreko urratsak.

"Nola jokatzen dut?" izeneko atalean, Eusko Jaurlaritzak egoera zehatzak eta birusaren hedapena saihesteko nola jokatu azaltzen du. Informazio hori ere bideo formatuan dago.

Test autodignostikoak eta kontaktu estuak

Eguneratzeen artean, kontaktu estuak diren pertsonekin harremanetan jartzeko bide berri bat abian jarri dute. Osakidetzak proba diagnostiko baterako hitzordua eman ahal izango dio webgunean eskegitako inprimaki bat betetzen duen pertsonari. Horrela, Zaintza eta Jarraipen Sarearen lana erraztuko da, baita egoera horretan dauden pertsonak proba diagnostikorako hitzordu bat azkarrago eskuratzeko aukera ere.

Bestalde, farmazietan test autodiagnostiko bat eskuratu duten eta bertan positibo eman duten pertsonak bakartu egin beharko dira, eta webguneko formularioa bete ondoren, Osakidetza haiekin harremanetan jarriko da PCR proba bat egiteko hitzordua eskaintzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea Farmaziak