Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emakume bat hil eta gorpua erre du Malagan

Guardia Zibilak atxilotu du ustezko hiltzailea, 53 urteko gizonezkoa.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rincon de la Victoria (Malaga) udalerriko 53 urteko bizilagun batek bikotekidea hil, eta gorpua erre du Nerjako zabortegian, iturri polizialek jakinarazi dutenez. Guardia Zibilak atxilotu du ustezko hiltzailea.

Hain justu, polizia talde horrek ikertuko du hilketa matxista. Urtea hasi zenetik Andaluzian hil duten bosgarren emakumea da.

Francisco Salado Rincon de la Victoria udalerriko alkateak Twitter bidez gaitzetsi du hilketa.

2021eko lehen zazpi hilabeteotan, bikotekideek edo bikotekide ohiek 28 emakume hil dituzte Espainiako Estatuan, Espainiako Gobernuaren Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzaren arabera.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Tratu txarrak Indarkeria matxista Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa