Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek sexu erasoa egin dio emakume bati Baionan

Erasoa ostegun gauean jazo zen, autobus baten barruan. Usteko erasotzailea atxilotu du Poliziak.

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek sexu erasoa egin dio emakume bati Baionan (Lapurdi), Sud'Ouest egunkariak jakinarazi duenez.

Eraso matxista ostegun gauean jazo zen, autobus baten barruan. 55 urteko gizonezkoa 20 bat urteko emakumearen atzeko jarlekuan zegoen, eta une batean, eskua goialdetik pasatu eta bularraldea ukitu zion.

Emakumeak berak eta autobuseko gainerako bidaiariak kargu hartu eta gizona ibilgailutik jaitsarazi zuten. Handik ordubetera atxilotu zuen Poliziak.

Asteon bertan beste eraso matxista bat izan da Ipar Euskal Herrian. 25 urteko gizon batek bikotekide ohiari eraso zion astelehenean Bokalen (Lapurdi), eta atzo kartzelatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Iparraldea berriak Baionako albisteak Biarritz Gizartea albisteak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Maule bideoak Donibane Garazi albisteak Hendaia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Matxismoa Sexu erasoak gaur Zuberoa Lapurdi Nafarroa Behereko azken ordukoa