Gizartea -

Erasoa

Legorretako erakundeek emakume batek jasandako erasoa gaitzetsi dute

Herriko talde feministak eta Udalak elkarretaratzea deitu dute arratsalde honetarako, 19:30ean, Udaletxe plazan, izaera horretako erasoak gaitzesteko.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Legorretako Udalak ostegun honetan, abuztuak 5, udalerri horretan izandako "eraso sexista bat" gaitzetsi dute. Gizon batek emakume bati eraso egin eta aurpegian jo zion taberna bateko terrazan herekin hizketan egon ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, Ertzaintzan jarritako salaketaren arabera gertakaria ostegun gaueko 23:00ak aldera izan zen. Antza denez, gizon batek hainbat ukabilkada eman zizkion terraza batean zegoen emakume bati aurpegian.

Eraso horren aurrean, Legorretako talde feministak elkarretaratzea egin du, 19:30ean, Udaletxe plazan. Udalak ere bat egin du deialdiarekin, eta herritarrei protestarekin bat egiteko gonbita luzatu die.

Foru erakundeak, bestalde, ohar batean adierazi duenez "gaur egungo testuinguruan, aisialdirako eta harreman sozialetarako aukerak berreskuratzen ari garen honetan, baita jai arloan ere, bereziki garrantzitsua da indarkeria matxistaren aurkako mezua indartzea eta zabaltzea".

"Emakumeek askatasunez gozatzeko moduko uda nahi dugu, agresiorik eta erasorik gabe, eta hori indar handiz azpimarratu nahi dugu. Era berean, indarkeria matxistaren aurka erne egoteari ez uzteko deia egiten diegu herritarrei, egoera hori jasan dezaketen emakumeek gizartearen babes osoa senti dezaten", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gipuzkoa EAE Gizartea albisteak Sexu-abusuen biktimak gaur Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Matxismoa gaur Feminismoa Goierri eskualdea