Gizartea -

KORONABIRUSA

879 kasu berri diagnostikatu dituzte EAEn eta %11,1ekoa da positibitate tasa

Atzo 93 positibo atzeman zituzten Araban, 520 Bizkaian eta 247 Gipuzkoan. Une honetan 67 pertsona daude Zaintza Intentsiboetako Unitateetan covid-19a dela eta.

Gazteak Casillan txertatzen. Itxita dago asteburu honetan. Argazkia: EFE
Gazteak Casillan txertatzen. Itxita dago asteburu honetan. Argazkia: EFE
Gazteak Casillan txertatzen. Itxita dago asteburu honetan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan nabarmen egin dute behera covid-19 kasu berriek, 879 positibo diagnostikatu baitzituzten ostiral honetan, aurreko egunean baino 169 gutxiago.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman dituen datuen arabera, 7.899 test diagnostiko egin zituzten atzo (PCR eta antigenoen testa), eta horietatik % 11,1ek positibo eman zuten.

93 kasu atzeman ziren Araban, 520 Bizkaian, 247 Gipuzkoan eta 19 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonengan.

EAEko ospitaleei dagokienez, 49 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, aurreko egunean baino bost gutxiago, baina koronabirusa duten gaixoak 67ra igo dira ZIUetan, ostegunean baino bat gehiagora.

Udalerriei buruzko informazioa, RO indizea eta intzidentzia metatuari buruzko informazioa ez dira astelehenera arte eguneratuko.

Txertaketari dagokionez, Bilboko La Casillako covid-19 txertaketa-gunea itxita egongo da asteburuan, eta Barakaldoko BEC ez da martxan egongo larunbat goizean eta igandean. Gaur egun, 12 urtetik gorako herritarren % 71k du pauta osoa EAEn, eta % 78,1ek dosi bat du gutxienez (EAEko biztanleria osoa kontuan hartuta, % 63,5ek du jarraibide osoa, eta % 69,7k dosi bat gutxienez).

Bestalde, Nafarroan berretsi egin da azken egunetan atzemandako beheranzko joera, 239 kasu atzeman baitituzte ostiral honetan, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak