Gizartea -

Koronabirusa

Dosi sorta berri batek bultzada emango dio gazteen txertaketari

30-39 urtekoen artean % 70k jaso dute dosi bat gutxienez, baina kopuruak adinarekin batera egiten du behera. 12 eta 29 urte bitartekoak dira orain erronka.

Pfizerren txertoa. Artxiboko irudia: EFE
Pfizerren txertoa.
Pfizerren eta Modernaren 180.000 txerto iritsi dira Euskadira

1:22

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan, Pfizer eta Modernaren txerto gehiago helduko dira Hego Euskal Herrira, eta azkartu egingo da txertaketa. Forondako Aireportura ohi baino 60.000 bat dosi gehiago iritsiko dira. Horrela, gaurtik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoak Pfizerren eta Modernaren 180 000 txerto jasoko ditu, eta 70.000 inguru Nafarroak.

Dosi sorta horri esker, abuztuan hitzordu gehiago ematea eta gazteen txertaketari bultzada ematea espero dute.

30-39 urtekoen artean % 70ek jaso dute dosi bat gutxienez, eta % 55,3k pauta osoa. Adin nagusiagokoei dagokienez, dosi bat hartutakoak % 86tik gora dira 50-59 urtekoen artean eta % 90 baino gehiago 60tik gorakoen artean.

Gutxienez dosi bat jaso duten pertsonen kopuruak adinarekin batera egiten du behera. 20-29 urtekoen artean % 45era heltzen da ehunekoa, baina % 35,2an geratzen da 16-19 urtekoen artean eta % 13,5ekoa da 12 eta 15 urte arteko adingabeen kasuan.

JARRITAKO TXERTOAK ADIN TALDEAREN ARABERA 1. dosia 2. dosia
100 urte edo gehiago % 95,2 % 94,3
90-99 urte % 93,1 % 93
80-89 urte % 97,1 % 96,7
70-79 urte % 95,6 % 95,5
60-69 urte % 92,7 % 92,3
50-59 urte % 91,5 % 89,7
40-49 urte % 86,4 % 84,9
30-39 urte % 70 % 55,3
20-29 urte % 45 % 20,3
16-19 urte % 35,2 % 7,9
12-15 urte % 13,5 % 1,6

Aurreko astean, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan zuen oraindik 20.000 hitzordu libre zeudela. Orain, agenda hori are gehiago zabaldu ahalko da. Gazteenei eta adingabeen gurasoei hitzordua eskatzeko eskatu zien Sagarduik.

EAEn, 12 urtetik gorakoen % 78k jaso dute gutxienez dosi bat, eta % 71,5i bi dosiak jarri dizkiete.

Asteburuan zehar guztiz edo partzialki itxi dituzten txertaketa guneak, Barakaldoko BEC edo Bilboko Casilla, kasu, berriz ireki dituzte gaur. Txerto gutxiago heldu eta hitzordu gutxiago eskatu ondoren, zentro batzuk itxi zituela baieztatu zuen asteburuan Osakidetzak, eta gaur ireki dituzte berriro. Goizean ireki dituzte berriro, baina ez da ilararik sortu.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia berriak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako ospitalea Erizaintza gaur Sendagaiak Txertoak Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak albisteak Osasunbidea