Gizartea -

Osasuna

Minbizien % 35 elikadura on batez saihestu daitezke

Elikadura, jarduera fisikorik eza, eta alkoholaren eta tabakoaren kontsumoa daude gaur egungo minbizien % 40ren atzean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrialde garatuetan, baliteke minbizien % 10 fruta eta barazki gutxi jateak ekartzea. Are gehiago, elikadura osasungarri batek % 35 jaitsi ditzake gaixotasun hori izateko aukerak.

Datu horiek, Julian Perez Gil Osakidetzako zuzendari orokorrak, Iñigo Sainz de Inchaustegui Minbiziaren Aurkako Espainiar Elkarteko (AECC) ordezkariak eta elkarte horretako Gabriel Maria Otalora Bizkaiko gerenteak eskaini dituzte ostegun honetan Bilbon eginiko agerraldian.

Otalorak garrantzi handia eman nahi izan dio gaixotasun horren prebentzioari, elikadurak, aktibitate fisikoak eta alkohol edota tabakoaren kontsumoak gaur egungo minbizien % 40a eragin ditzakelako. Gainera, aipatutako tabakoa gaixotasun hori saihesteko faktore garrantzitsuena da.

Azkenaldian, tabakoaren eraginez sortutako minbizien kopurua igo egin da Euskadin, eta, hori dela eta, Bizkaiko AECCk erretzeari uzten laguntzeko talde-terapiak sortu zituen. Talde horietan 341 pertsonak hartu zuten parte, eta, elkartearen kalkuluen arabera, parte-hartzaileen % 48k utziko dio erretzeari.

Tumore ohikoenak

Euskadin, minbizi kasuek gorantz egin dutela azpimarratu dute, nahiz eta hazkunde horrek biztanleriaren hazkundearekin eta bizi-itxaropenarekin erlazio zuzena izan. Datu horiek direla eta, azken sei urteetan gaitz horrengatik Osakidetzan operatutakoen adinaren batezbestekoa 2,5 urte hazi da.

AECCk eskainitako datuei erreparatuz, gizonen kasuan tumorerik ohikoenak prostatakoak (% 20,7), kolonekoak (% 16,5) eta biriketakoak (% 14.8) dira, eta emakumeen artean bularrekoak (26,4) kolonekoak (% 12,8) eta uterokoak (% 6,2).

Herrialde garatuetan, baliteke minbizien % 10 fruta eta barazki gutxi jateak ekartzea. Are gehiago, elikadura osasungarri batek % 35 jaitsi ditzake gaixotasun hori izateko aukerak.Datu horiek, Julian Perez Gil Osakidetzako zuzendari orokorrak, Iñigo Sainz de Inchaustegui Minbiziaren Aurkako Espainiar Elkarteko (AECC) ordezkariak eta elkarte horretako Gabriel Maria Otalora Bizkaiko gerenteak eskaini dituzte ostegun honetan Bilbon eginiko agerraldian. Otalorak garrantzi handia eman nahi izan dio gaixotasun horren prebentzioari, elikadurak, aktibitate fisikoak eta alkohol edota tabakoaren kontsumoak gaur egungo minbizien % 40a eragin ditzakelako. Gainera, aipatutako tabakoa gaixotasun hori saihesteko faktore garrantzitsuena da.Azkenaldian, tabakoaren eraginez sortutako minbizien kopurua igo egin da Euskadin, eta, hori dela eta, Bizkaiko AECCk erretzeari uzten laguntzeko talde-terapiak sortu zituen. Talde horietan 341 pertsonak hartu zuten parte, eta, elkartearen kalkuluen arabera, parte-hartzaileen % 48k utziko dio erretzeari.Tumore ohikoenakEuskadin, minbizi kasuek gorantz egin dutela azpimarratu dute, nahiz eta hazkunde horrek biztanleriaren hazkundearekin eta bizi-itxaropenarekin erlazio zuzena izan. Datu horiek direla eta, azken sei urteetan gaitz horrengatik Osakidetzan operatutakoen adinaren batezbestekoa 2,5 urte hazi da.AECCk eskainitako datuei erreparatuz, gizonen kasuan tumorerik ohikoenak prostatakoak (% 20,7), kolonekoak (% 16,5) eta biriketakoak (% 14.8) dira, eta emakumeen artean bularrekoak (26,4) kolonekoak (% 12,8) eta uterokoak (% 6,2).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Minbizia argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Elikagaiak gaur albisteak